Urtea amaitzeko Euskal Selekzioaren deia jasotzea saririk onenetarikoa da eta horixe gertatu zaie Beñat Agirrebaltzategi eta Pablo Espejo gure igerilariei, Euskal Selekzioarekin parte hartzeko 40. GABONETAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA Diputazioa–Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia, abenduaren 29an Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izango baita.

Beñatek 50 eta 100 tximeleta eta Pablok proba beretan, baina bular estiloan igeri egingo dute.
ZORIONAK BIOI, URTE ON BATENGATIK JASOTAKO SARI HANDIA!!
