Joan den azaroaren 26 eta 27an Tolosan Euskal Herriko Kluben Kopa Absolutua – Estatuko 2. mailaren lurralde fasea– egin zen-.

Proba hau denboraldiko lehiaketa autonomiko garrantzitsuena da kluben araberako sailkapenari dagokionez.
Hamarkada batez lortu gabe egon ondoren, bi taldeak podiumeko lehen postuetan sailkatu ziren. Datu hau oso positiboa da emakumezkoen taldearentzat, borrokatutako bigarren postuarekin podiumean sartzea lortu baitu; izan ere, 2009. urtetik ez zen horrelakorik gertatzen. Gizonezkoek, berriz, eroso lortu zuten hirugarren postua.
| Emakumezko sailkapena | Puntuak | Gizonezko sailkapena | Puntuak |
| Bidasoa | 659 | Tolosaldea | 659 |
| Judizmendi | 451 | Bidasoa | 604 |
| Tolosaldea | 441 | Judizmendi | 501,5 |
Banakako markei dagokienez, Uxue Navarro nabarmendu zen Arabako Errekor Absolutu berriarekin 1500 libre proban, 17.46.64ko marka eginda, eta Arabako 15 urteko marka batekin 100 tximeletan, 1.05.05eko denbora egin ondoren.
Espainiako 41 gutxieneko marka lortu ziren honako igerilari hauen eskutik:
- Beñat Agirrebaltzategi (4): 50 tximeleta absolutu 25 m-koan eta open, 100 libre abs 25 m-koan, 50 libre open
- Pablo Espejo (9): 50 bular, 100 bular eta 200 bular junior negu/uda, 50 bular, 100 bular, 200 bular abs 25 m-koan
- Unax García de Albéniz (7): 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar junior negu/uda, 200 bizkar abs 25 m-koan
- Maider Meléndez (1): 100 bular absolutu 25 m-koan
- Xabier Nanclares (2): 200 bular absolutu 25 m-koan, open
- Uxue Navarro (8): 50 tximeleta, 100 tximeleta, 200 tximeleta eta 1500 libre junior negu/uda
- Uxue Ortiz de Pinedo (7): 50 bular, 100 bular eta 200 bular junior negu/uda, 200 bular abs 25 m-koan
- Urko Zugazaga (3): 400 libre junior negu/uda – 200 libre junior uda
Proben araberako sailkapenetan, lehen hiru sailkatuen artean egotea igerilari hauexek lortu zuten:
- Beñat Agirrebaltzategi: 1.a 50 libre – 100 libre – 50 tximeleta
- Uxue Alba: 3.a 100 bizkar – 200 bizkar
- Mikel Arrúe: 3.a 100 bizkar
- Pablo Espejo: 1.a 50 bular – 3.a 100 bular
- Unax Gc de Albéniz: 3.a 200 bizkar
- Maider Meléndez: 3.a 50 bular – 100 bular – 200 bular
- Uxue Navarro: 2.a 1500 libre – 3.a 200 tximeleta
- Alex Ojanguren: 3.a 1500 libre
- Uxue Ortiz de Pinedo: 2.a 200 bular
- Urko Zugazaga: 3.a 400 libre
Honako igerilari hauek ere osatu zituzten taldeak:
- Emakumezkoen taldea: Gure Abad, Karla Álvarez de Eulate, Naia Antón, Maddalen Echevarría, Iciar González, Laia Mateo, Jone Muñecas, Goretti Rubio.
- Gizonezkoen taldea: Javier Albizu, Ander Jiménez, Adrián Martínez, Xabier Nanclares, Aritz Marimón eta Oier Pérez.
ZORIONAK KLUB OSOARI, URTE ASKOTAKO LANAREN SARIA DA ETA!!
