Edozein kirolarik ezagutzen du entrenamenduak bere helburuak lortzeko duen garrantzia. Badaki atsedenik hartu gabe bere errendimenduak eragina izango duela. Buruak huts egiten badu, indarrak eskasak direla sumatzen du. Baina zer gertatzen da bere ekarpen energetikoarekin, bere gasolinarekin? Zer gertatzen da elikadurarekin?
Judizmendi Kirol Klubean gure kirolarien osasuna eta errendimendua hobetzeko aholkuak emango dizkiguten profesionalak izatearen garrantzia ezagutzen dugu. Horregatik, Eneritz Lejarza Pérez Iraun (iraungune.com) entrenamendu eta nutrizio zentroko dietista-nutrizionistaren laguntza dugu.
Gure igerilariek % 15eko deskontua dute zerbitzu guztietan.

