Laudioko eskolarteko trofeoa – 2020

Pasa den urtarrilaren 25ean gure eskolarteko igerilariek Laudiora bidaiatu zuten eskolarteko trofeoan parte hartzeko.

Hartan benjaminen taldea baino ez zen joan, alebinei atsedena emate aldera datorren astean Arabako Txapelketa baitute. Txapelketak bi estilo desberdinetan berrogeita hamar metro igeri egitea eskatzen zuen eta bi probatan FINA puntuazioa gehitu behar zen.

Hauexek izan ziren urteko saridunak:

  • 1. postua: Sergio López de Ocariz, Amaia Rodríguez de Yurre, Laida Díaz de Cerio, Anttón Echevarría.
  • 2. postua: Martina Ugaldea, Beñat Abaitua
  • 3. postua: Uxuri Iza, Manex Abad
  • 2. postua: 8×50 libre probako erreleboa, igerilari alebinik ez bagenuen ere

Markak direla eta, Sergio López de Ocarizek 50 tximeleta proban 11 urteko Arabako Markarik onena egin zuen, 35.59 denbora eginda –aurreko marka 2004koa zen-.

DATORREN HITZORDUA: ALEBINEN ETA INFANTILEN ARABAKO TXAPELKETA¡¡

EmaitzakArgazkiak