Igeriketa-eskolaren hirugarren hiruhilekoa bertan behera uztea

Egungo egoera kontuan hartuta, eta epe laburrean normaltasuna berreskuratuko denik aurreikusten ez dela ikusita, igeriketa eskolaren hirugarren hiruhilekoa (apirila-ekaina) behin betiko etetea eta haren kuota osorik itzultzea erabaki da.

Itzulketa hori laster hasiko da, eta ordainketa egin zen kontuetara egingo da. Beste modu batean eginez gero, klubarekin harremanetan jarri behar da webgune honetako harremanetarako formularioaren bidez.

Ikasleei eta federatuei dagokienez, gobernuak eta erakundeek hartuko dituzten erabakien zain jarraitzen dugu, jarduerari nola eta noiz berrekin diezaiokegun ikusteko.

Pazientzia eskatzen dugu, eta aldez aurretik eskertzen dugu gai honen ulermena.

Dena ondo joango delakoan, animo handiz bidaltzen dugu. #etxeangeratu