Igeriketa eskolako izen-ematea: 2020ko Urtarrila-Martxoa

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan (2020ko urtarrilatik martxora) jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36.2095.3150.2610.9021.2548). Hau da kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Astean egun bat: abonatu zaretenontzat, 86€; ez zaretenontzat 113€.
  • Astean bi egun: abonatu zaretenontzat, 117€ ; ez zaretenontzat 159€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: Azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi Igeriketa Klubera (astegunetan, 17:30etik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Lehenengo hiruhilekoaren amaiera: 2019ko abenduaren 21ean
Bigarren hiruhilekoaren hasiera: 2020ko urtarrilaren 7an

Informazio gehiago