Igeriketa eskolako izen-ematea: 2020ko Apirila-Ekaina

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan —Apirilatik ekainara— jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36 2095 3150 26 1090212548). Hau da Kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Astean egun bat: abonatu zaretenontzat, 86€; ez zaretenontzat 113€.
  • Astean bi egun: abonatu zaretenontzat, 117€ ; ez zaretenontzat 159€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN‑ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: Otsailaren 19tik martxoaren 4ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi igeriketa klubera (astegunetan, 17:30etatik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Bigarren hiruhilekoaren amaiera, 2020ko martxoaren 21ean
Hirugarren hiruhilekoaren hasiera, 2020ko martxoaren 23an