Espainiako udako txapelketa infantila 2019

Denboraldiaren itxiera ona infantilentzat Espainiako txapelketan

Eta oraingoan infantilak uztailaren 27,28,29 eta 30ean konde-hirira abiatu ziren, izen handiko igerilekuetara – Bartzelonako Bernad Picornell igerileku olinpikoetara- Espainiako Infantilen Txapelketan parte hartzeko. Eta klubeko bederatzi igerilari izen ziren: 4 neska eta 5 mutil. Horietako seik banakako probetan hartu zuten parte: Uxue Alba, Naia Antón eta Elaia Bravo emakumezkoetan eta Pablo Carrascosa, Pablo Fernández eta Xabier Nanclares gizonezkoetan. Espedizioa hauexek bete zuten: June San Vicente emakumezko 4×100 libre errelebo-igerilari eta Xabier Meneses eta Oier Pérez gizonezko 4×100 estilo errelebo-igerilari.

Eta zailak ziren itxaropenak bete ziren: Uxue Alba bizkarreko eta Xabier Nanclares bularreko probetan bi finaletan sartzea. Biek bazuten lortzeko aukerarik, baina bagenekien gehienezkoa egin behar zutela eskuratzeko; eta Bartzelonan bere izugarrizko denboraldia berretsi egin zuten azken mailara igota eta egun eta ordu zehatzetan Espainiako finalisten postuetan sartuta. Xabierrek, gainera, Arabako adineko markarik onenak apurtu zituen. Taldearen gainerakoek portzentai ederra egin zuten, haien marka pertsonalik onenak eta denboraldiari itxiera polita eginik –helburua ez zen erraza Espainiako txapelketa batean-.

Hauxe da txapelketara joan ziren igerilarien proba, denbora eta postuen laburpena:

  • UXUE ALBA: 100 bizkar 1.07.16 (5.a)
    200 bizkar 2.24.12 (6.a)
    200 estilo 2.34.50 (31.a)
  • NAIA ANTÓN: 50 libre 29.17 (18.a) finalean sartzeko 0,64” alde
    100 libre 1.03.94 (55.a)
  • ELAIA BRAVO: 100 libre 1.03.02 (37.a) finalean sartzeko 1,49” alde
  • PABLO CARRASCOSA: 100 tximeleta 1.00.91 (27.a) finalean sartzeko 1,80” alde
  • PABLO FERNÁNDEZ: 100 bular 1.13.47 (36.a)
  • XABIER NANCLARES: 100 bular 1.08.29 (8.a)
    200 bular 2.28.75 (8.a)
    200 estilo 2.23.52 (50.a)
  • Emakumezko 4×100 libre: 4.15.64 (20.a) Naia Antón, Uxue Alba, Elaia Bravo, June San Vicente
  • Gizonezko 4×100 estilo: 4.20.34 (38.a) Pablo Carrascosa, Xabier Nanclares, Oier Pérez, Xabier Meneses

ZORIONAK UXUERI ETA XABIERRI, DAGOENEKO BAZARETE ESPAINIAKO TXAPELKETAKO FINALISTA BIKOITZAK ETA BARTZELONARA JOANDAKO BESTELAKO IGERILARI INFANTILOK HAR EZAZUE MEREZI DUZUEN ATSEDENA!!!

EmaitzakArgazkiak

Espainiako txapelketa izugarria gure alebinentzat

Bi final eta sei Arabako adineko markarik onen daturik onenak izanda

hdr

Tarragona -“Sylvia Fontana” igerilekua, hain zuzen, eta pasatako Mediterraneo Jokoen egoitza-, aurreko uztailaren 18, 19, 20 eta 21ean Espainiako alebinen txapelketaren egoitza ere izan da. Horretara klubeko sei igerilari joan ziren, bost neska eta mutil bat, Arabako ordezkari bakarrak. Horietako lauk banakako probatan hartu zuten parte: emakumezko taldean Laia Mateo, Alejandra Montejo eta Uxue Navarro eta gizonezko taldean Unax García de Albéniz. Espedizioa Maddalen Echevarríak eta Iciar Gonzálezek bete dute, 4×100 libre eta 4×100 estiloko erreleboetan parte hartzeko. Horien guztien artean Unax zen aurreko urtean parte hartu zuen bakarra, beste guztiak Espainiako txapelketa batean hasi berriak izanik.

Parte-hartzearen gertakari nagusiak egindako 6 Markarik Onenak izan dira: Laia Mateorenak (4, bi 100 bizkar eta bi 200 estilo kanporaketa eta finaletan) eta Uxue Navarrok (2, 100 tximeleta eta 200 estilo) eta Laia Mateok igeri egindako bi final. Eta azpimarratzekoak dira kalitatea eta espero gabeko markak direla eta.

Hauxe da txapelketara joan diren igerilarien probak, denborak eta postuen laburpena:

LAIA MATEO:

  • 200 bizkar 2.30.94 (4.a)
  • 100 bizkar 1.10.40 (5.a) 0,35” brontzezko domina lortzeko
  • 100 libre 1.04.75 (34.a)

ALEJANDRA MONTEJO:

  • 100 libre 1.08.32 (32.a)

UXUE NAVARRO:

  • 200 estilo 2.44.92 (16.a) 1,96” finalean sartzeko
  • 100 tximeleta 1.16.14 (16.a)

UNAX GARCÍA DE ALBÉNIZ:

  • 100 bizkar 1.07.07 (10.a) 1,25”finaletarako
  • 200 bizkar 2.23.72 (20.a)
  • 200 libre 2.10.36 (43.a)
  • 400 libre 4.47.77 (47.a)

Emakumezko 4×100 estilo: 5.00.28 (18.a) Laia Mateo, Maddalen Echevarría, Uxue Navarro, Iciar González

Emakumezko 4×100 libre: 4.29.67 (23.a) Laia Mateo, Iciar González, Alejandra Montejo, Maddalen Echevarría

ZORIONAK GURE GAZTE ALEBINEI, DENBORALDI EDER HONEN OSTEAN OPORRALDI ONA HAR DEZAKEZUE¡¡¡

EmaitzakArgazkiak

2019ko udako Euskal Herriko txapelketan juniorrentzako podiuma

Pasa den astean eta hiru egunetan zehar, goizeko eta arratsaldeko jardunaldietan, anfitrioiak izan ginen gure hirian eta Udako Euskal Herriko Txapelketan, junior eta absolutuen kategorian, Euskadiko Igeriketa Federazioarekin batera lan egin genuen.

Mendizorrotzako instalazio handiak 42 klubetako 364 igerilari jaso zituen -gizonezko 175 eta emakumezko 189-, non Judizmendi IK igerilari gehien ekarri zituen kluba izan zen.
Taldeko sailkapenetan, bai junior bai absolutuen kategorian, hauexek izan ziren klubak lortutako emaitzak, gizonezko juniorren hirugarren postua azpimarratuta:

KLUBEKO ABSOLUTUEN SAILKAPENA:

  • GIZONEZKOA: 4. sailkatuta
  • EMAKUMEZKOA: 6. sailkatuta
  • BATERA: 4. sailkatuta

KLUBEKO JUNIORREN SAILKAPENA:

  • GIZONEZKOA: 3. sailkatuta
  • EMAKUMEZKOA: 7. sailkatuta
  • BATERA: 4. sailkatuta

17 domina lortu ziren (7 absolutuen kategorian eta 10 juniorren kategorian):

  • Ander Jiménez : Urrea 100 tximeleta absolutuen kategoria
  • Xabier Nanclares: Brontzea 100 bular absolutuen kategoria
  • Jaran Padilla: Brontzea 100 libre absolutuen kategoria
  • Beñat Agirrebaltzategi: Zilarra 100 tximeleta eta brontzea 50 tximeleta junior kategorian
  • Julen Amedo: Brontzea 200 tximeleta junior kategoria
  • Borja Casas: Zilarra 800 libre eta 1500 libre junior kategoria
  • Mikel Arrue: Urrea 800 libre junior kategoria
  • Aritz Najera: Zilarra 50 bular eta brontzea 100 bular junior kategoria
  • Uxue Alba: Urrea 200 bizkar eta zilarra 100 bizkar absolutuen kategoria
  • Maialen Pz de Nanclares: Zilarra 50 bizkar absolutuen kategoria
  • Carolina García: Brontzea 50 libre junior kategoria
  • Uxue Madinabeitia: Brontzea 200 estilo junior kategoria
  • 4x100Ei masculino Brontzea (Jaran Padilla, Xabier Nanclares, Ander Jiménez, Beñat Agirrebaltzategi)

Markak direla eta, Arabako adineko lau markarik onen eta Espainiarako lortutako 13 gutxieneko marka nagusitu behar ditugu.

ARABAKO ADINEKO MARKARIK ONENAK:

  • Uxue Alba: 15 urteko markarik onena 200 bizkar (2.22.26) eta bi aldiz 100 bizkar (1.07.91 kanporaketa – 1.06.84 finala)
  • Xabier Nanclares: 16 urteko markarik onena 100 bular (1.09.30)

ESPAINIARAKO GUTXIENEKOAK:

  • Carolina García: 50 libre juniorrerako
  • Maialen Pz de Nanclares: 50 bizkar Openerako eta 25 metroko igeritokirako
  • 4×50 absolutuen gizonezko estilo denboren gehiketan Beñaten 50 tximeletarekin (Beñat Agirrebaltzategi, Aaron Mulvey, Jaran Padilla y Ander Jiménez)
  • Beñat Agirrebaltzategi: 100 tximeleta, 50 libre eta 100 libre juniorrerako
  • Uxue Alba: 100 bizkar eta 200 bizkar infantilerako eta absoluetarako
  • Xabier Nanclares: 100 bular eta 200 bular infantilerako

Eta txapelketa honekin Autonomia mailako denboraldi ederra bukatutzat ematen dugu eta datozen Espainiako txapelketei begiratzen diegu –alebin, infantil, junior eta absolutuak-, horiek guztiak Kataluniako lurraldetan.

ZORIONAK KLUBEKO IGERILARI GUZTIOI, DATORREN DENBORALDIAN ZUEN ZAIN EGONGO GARA!!

EmaitzakArgazkiakBideoak streaming

2019ko Arabako udako junior eta absolutu txapelketa

Probintziako denboraldia bukatzko junior eta absolutuen maila ona ikusi dugu Arabako txapelketan

Pasa den asteburuan eta hiru jardunalditan, bi larunbatean –hilak 6- eta bat igandean –hilak 7-, 18/19 denboraldia amaitutzat eman genuen, probintziako txapelketei dagokienetan. Izan ere, Arabako junior eta absolutuen Txapelketa Mendizorrotza igerilekuan izan genuen, non gure igerilariek emaitza onak egin zituzten, alebinen eta infantilen joerari jarraituz eta sasoi ona erakutsiz.

Berriro ere parte-hartzaile gehien izan eta kategoriako eta urteko sari gehien lortu genuen kluba izan ginen.

Gutxienekoak direla eta, bilduma ona eskuratu da, Euskadiko 128 gutxieneko marka, hainbat kategoriatan banatuta: absolutuen 73 gutxieneko, absolutu-gazteen 4 eta 51 junior.

Markei dagokienetan, Arabako errekor absolutua azpimarratu behar dugu, Aaron Mulveyrena 50 tximeleta proban, 25.10 denbora 100 tximeleta probaren pasean eginda eta 17 urteko Arabako markarik onena 100 libre proban (53.07) Beñat Agirrebaltzategiren esku.

Espainiako gutxienekoak direla eta, 17 lortu ziren: horietako 15 banakakoak eta 2 errelebokoak. Datu nabargarri moduan, igerilari bati aipu egin nahi diogu, 17 urteko Espainiako haren lehenengo bi gutxieneko markak egin baitzituen: Mikel Arrúe.

  • Uxue Alba: 400 libre infantilerako
  • Naia Antón: 100 libre infantilerako
  • Carolina García: 50 libre eta 100 libre juniorrerako
  • Maialen Pz de Nanclares: 50 bizkar Openerako eta 25 metroko igerilekurako
  • 4×100 libre emakumezko infantilerako denboren gehiketan (Uxue Alba, Naia Antón, Elaia Bravo, June San Vicente)
  • 4×50 libre gizonezko absolutua (Beñat Agirrebaltzategi, Aaron Mulvey, Jaran Padilla eta Ander Jiménez)
  • Mikel Arrúe: 1500 libre eta 200 bizkar juniorrerako
  • Beñat Agirrebaltzategi: 50 libre eta 100 libre juniorrerako
  • Aaron Mulvey: 50 tximeleta eta 50 bular, biak Openerako eta 25 metroko igerilekurako
  • Jaran Padilla: 50 bizkar Openerako

Beste igerilari batzuk Espainiako udatik hurbil-hurbil geratu ziren: Uxue Alba (100 libre), Maialen Bañuelos (100 tximeleta-200 bular), Pablo Carrascosa (50 libre), Aritz Coca (100 libre), Aaron Mulvey (50 libre), Aritz Nájera (100 bular), Jaran Padilla (50 bizkar-50 tximeleta-5 libre-100 libre), Gaizka Seco (50 libre-100 libre).

Banatutako 18 sarietatik klubak 12 jaso zituen eta kategoriako saria igerilari hauexek lortu zituzten:

  • GIZONEZKO SENIOR: 2.a Ander Jiménez
  • EMAKUMEZKO SENIOR: 1.a Maialen Pz de Nanclares 2.a Miren Nájera
  • GIZONEZKO GAZTE ABSOLUTUA: 1.a Jaran Padilla 2.a Aaron Mulvey
  • EMAKUMEZKO GAZTE ABSOLUTUA: 1.a Saioa Mateo 2.a Patricia García 3.a Eider Aguirre
  • GIZONEZKO JUNIOR: 2.a Beñat Agirrebaltzategi 3.a Aritz Nájera
  • EMAKUMEZKO JUNIOR: 1.a Carolina García 2.a Maialen Bañuelos

DENBORALDIAREN BUKAERA ONA GURE JUNIOR ETA ASBOLUTUENTZAT¡¡¡
HURRENGO HITZORDUA JUNIOR ETA ABSOLUTUEN EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA ETXEAN!!!!

EmaitzakArgazkiak