AEN ligaren eta alebinen ligaren 1. jardunaldi nekagarria

Pasa den asteburuan Mendizorrotza igeritokian lehenengo jardunaldia hasi zen, hain zuzen, AIE federatuen liga zein alebinen liga. Izan ere, igeriketa jardunaldia luzea izan zen, non alebinen kategoriaren probak federatuen kategoriarekin tarketatu baitziren.

Igerilari alebinek 100 bular eta 400 libre probetan hartu zuten parte: horietako batzuentzat 400 libre proban estrenaldia izan zen eta iraupen erdiko probaren nerbioei aurre egin zieten. Uxue Navarro igerilariak Euskal Herriko udako txapelketarako bi gutxieneko marka egin zituen.

Lehenengo postuak honako igerilari hauek lortu zituzten:

  • 400 libre: Uxue Navarro (1.a), Jokin Nanclares (2.a) , Alejandra Montejo (3.a), Naroa Sanz (4.a) eta Maienne Mtz de San Vicente (5.a)
  • 100 bular: Uxue Navarro (1.a), Jokin Nanclares (1.a), Maienne Mtz de San Vicente (5.a), Uxue Ortiz de Pinedo (3.a) eta Naroa Sanz (4.a).

Bestalde, igerilari infantilak iraupen eta estilo luzeko probetan bere burua probatze aldera uretara jaurti eta gutxieneko marka-giltza lortzen saiatu ziren, Euskal Herriko neguko txapelketan igeri egiteko aukera bila.

Eta hamar igerilarik lortu zuten:

  • 400 estilo: Naia Antón, Maddalen Echevarría, Iciar González, Laia Mateo, Pablo Espejo
  • 800 libre: Elaia Bravo, Xabier Bartolomé, Unai Galdós, Unax Gc de Albéniz, Juan Mediavilla

Gainera, beste 5 gutxieneko marka egin zituzten Euskal Herriko udako txapelketarako.

Eta igerilari junior eta absoluak zenbait Euskal Herriko txapelketarako lehenengo gutxieneko marka pilatzen hasi ziren, juniorren 13 eta absolutuen 16 gutxieneko marka eskuraturik.

ALEBIN ETA FEDERATUENTZAT LIGEN HASIERA EDERRA. ORAIN BENJAMINEN TXANDA IZANGO DA DATORREN AZAROAREN 9AN!!!!!!!!

EmaitzakArgazkiak

Arabako Neguko Igerilari Osoa – 2019-20

Aurreko asteburuan hasiera eman genion 19-20 denboraldiari neguko Arabako Igerilari Osoko Trofeoan, non oraingo honetan eta berria izanda, alebinen kategoriako igerilariek parte hartu baitzuten. Azken denboraldiotan ohikoa denez, txapelketa hau serie mistoetan antolatu zen, generorik kontuan hartu gabeko igerilariak bilduta eta izena emateko denborei baino begiratu gabe.

Igerilari senior eta gazte-absolutuak uretara jaurti ziren 50 m. eta 100 m.ko distantzia aukeratu ondoren; junior eta infantilek 100 m.ko distantzian eta alebinek 50 m.-koan egin zuten igeri, horiek guztiak lau estilotan.

Nagusitu beharreko markak hauexek izan ziren:

  • 16 urteko Arabako markarik onena, 100 bular proban, Xabier Nanclaresen esku, 1.06.52 marka izugarria izanda denboraldiaren lehenengo proba izateko, zein gainera neguko eta udako Espainiako junior txapelketetarako gutxieneko marka baita.
  • Uxue Albaren udako Espainiako junior txapelketetarako gutxieneko marka, 100 bizkar proban, 1.06.90 denbora eginda.

Klubak balizko 18 trofeotatik 10 trofeo lortu zituen eta urteko eta kategoriako igerilari osoenak honako hauek izan ziren:

  • 2007. urteko alebinen txapelduna: Uxue Navarro
  • 2006. urteko infantilen txapelduna: Laia Mateo
  • 2005. urteko infantilen txapelduna: Unax García de Albéniz
  • 2004. urteko juniorren txapelduna: Uxue Alba
  • 2003. urteko juniorren txapelduna: Xabier Nanclares
  • 2003. urteko juniorren txapelduna: Maialen Bañuelos
  • 2002. urteko juniorren txapelduna: Beñat Agirrebaltzategi
  • Senior txapelduna: Maialen Azpitarte
  • Senior txapelduna: Ander Jiménez
  • 50 m.ko senior txapelduna: Aaron Mulvey

HURRENGO ASTEAN, AIE federatuen ligako 1. Jardunaldia eta alebinen 1. Jardunaldia  ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

EmaitzakArgazkiak

Gurasoentzat 2019-2020ko denboraldiaren bilera

Irailaren 25an, asteazkenean, Estadio Aretoan, urtero bezala denboraldiaren hasieraren bilera izango dugu.

Bilera honako hauei zuzenduta dago:

  • Eskolak-igerilarien gurasoak – 18:30etan.
  • Igerilari federatuen gurasoak – 19:30etan.
  • Master igerilariak – 20:30etan.

Hortxe zenbait konturi buruz hitz egingo dugu, hala nola, aurtengo klubaren funtzionamendua, entrenamenduen ordutegiak, guraso eta entrenatzaileen arteko lankidetza, bidaiak eta txapelketak, eta abar….

2019ko Espainiako Udako Junior Txapelketa

Carolina García 16 urteko Arabako markarik onena 50 libretan

Espainiako Junior eta Absolutu Txapelketa Estatuko denboraldiaren amaiera izan zen. Abuztuaren 3tik 7ra bitartean egin zen, bost jardunalditan, goizez eta arratsaldez, CN Terrassa igerilekuetan. Hara klubeko hiru igerilari joan ziren: neska bat, Carolina García eta bi mutil, Beñat Agirrebaltzategi eta Mikel Arrúe hasiberria.

Parte-hartzea dela eta, hauxe azpimarratu behar dugu: 16 urteko Arabako markarik onena 50 libre proban, Carolina Garcíaren esku, 28.09 denbora eginda eta Beñat Agirrebaltzategiren marka pertsonalak 100 libre eta 100 tximeleta probetan -kalitateari dagokionean salto handia da eta denboraldi ederra ixten du eta-, eta 17 urteko Mikel Arrúeren Espainiako estrenaldia bi probatan, bere hasierako postuak hobeturik.

Hauxe da txapelketara joandako igerilarien probak, denborak eta postuen laburpena:

Carolina García:

  • 50 libre 28.09 (13.a) 0,17 alde finalerako
  • 200 estilo 2.35.78 (28.a)
  • 100 libre 1.02.08 (30.a)

Mikel Arrue:

  • 1500 libre 17.35.87 (15.a)
  • 200 bizkar 2.17.62 (24.a)

Beñat Agirrebaltzategi:

  • 100 libre 54.58 (19.a) 0,90 finalerako
  • 100 tximeleta 59.48 (21.a) 1.30 finalerako
  • 50 libre 25.39 (27.a) 0,58 finalerako
  • 200 libre 2.06.05 (51.a)

ZORIONAK HIRUROI!!!

Espainiako udako txapelketa infantila 2019

Denboraldiaren itxiera ona infantilentzat Espainiako txapelketan

Eta oraingoan infantilak uztailaren 27,28,29 eta 30ean konde-hirira abiatu ziren, izen handiko igerilekuetara – Bartzelonako Bernad Picornell igerileku olinpikoetara- Espainiako Infantilen Txapelketan parte hartzeko. Eta klubeko bederatzi igerilari izen ziren: 4 neska eta 5 mutil. Horietako seik banakako probetan hartu zuten parte: Uxue Alba, Naia Antón eta Elaia Bravo emakumezkoetan eta Pablo Carrascosa, Pablo Fernández eta Xabier Nanclares gizonezkoetan. Espedizioa hauexek bete zuten: June San Vicente emakumezko 4×100 libre errelebo-igerilari eta Xabier Meneses eta Oier Pérez gizonezko 4×100 estilo errelebo-igerilari.

Eta zailak ziren itxaropenak bete ziren: Uxue Alba bizkarreko eta Xabier Nanclares bularreko probetan bi finaletan sartzea. Biek bazuten lortzeko aukerarik, baina bagenekien gehienezkoa egin behar zutela eskuratzeko; eta Bartzelonan bere izugarrizko denboraldia berretsi egin zuten azken mailara igota eta egun eta ordu zehatzetan Espainiako finalisten postuetan sartuta. Xabierrek, gainera, Arabako adineko markarik onenak apurtu zituen. Taldearen gainerakoek portzentai ederra egin zuten, haien marka pertsonalik onenak eta denboraldiari itxiera polita eginik –helburua ez zen erraza Espainiako txapelketa batean-.

Hauxe da txapelketara joan ziren igerilarien proba, denbora eta postuen laburpena:

  • UXUE ALBA: 100 bizkar 1.07.16 (5.a)
    200 bizkar 2.24.12 (6.a)
    200 estilo 2.34.50 (31.a)
  • NAIA ANTÓN: 50 libre 29.17 (18.a) finalean sartzeko 0,64” alde
    100 libre 1.03.94 (55.a)
  • ELAIA BRAVO: 100 libre 1.03.02 (37.a) finalean sartzeko 1,49” alde
  • PABLO CARRASCOSA: 100 tximeleta 1.00.91 (27.a) finalean sartzeko 1,80” alde
  • PABLO FERNÁNDEZ: 100 bular 1.13.47 (36.a)
  • XABIER NANCLARES: 100 bular 1.08.29 (8.a)
    200 bular 2.28.75 (8.a)
    200 estilo 2.23.52 (50.a)
  • Emakumezko 4×100 libre: 4.15.64 (20.a) Naia Antón, Uxue Alba, Elaia Bravo, June San Vicente
  • Gizonezko 4×100 estilo: 4.20.34 (38.a) Pablo Carrascosa, Xabier Nanclares, Oier Pérez, Xabier Meneses

ZORIONAK UXUERI ETA XABIERRI, DAGOENEKO BAZARETE ESPAINIAKO TXAPELKETAKO FINALISTA BIKOITZAK ETA BARTZELONARA JOANDAKO BESTELAKO IGERILARI INFANTILOK HAR EZAZUE MEREZI DUZUEN ATSEDENA!!!

EmaitzakArgazkiak