1ª jornada de la liga escolar DFA 2019-20202

Benjaminen debuta AIE eskolarteko ligaren 1. jardunaldian

Pasa den asteburuan gure benjamin “txikitzarrek” 19-20 denboraldia hasi zuten AIE benjaminen ligaren lehenengo jardunaldian.

Kategoriako formatu berrian benjamin kategoriako 9 eta 11 urte bitarteko gure igerilariak lehiatu ziren honako proba hauetan: 100 libre, 200 estilo, 100 bular eta 4×50 bular probako errelebo mistoa.

Horietako askorentzat lehenengo aldia zen lehian eta urduri, baina ilusio handiz eta emaitza onez hartu zuten parte.

Lurralde osoan parte-hartzaile gehien izan zituen kluba izan ginen, emakumezko zein gizonezko kategorian.

Lehenengo postuak igerilari hauexek hartu zituzten:

  • 100 Libre: Antton Echevarría (1.a), Sergio López de Ocariz (2.a) , Peio Juaristi (3.a), Jon Ayastuy (4.a) eta Laida Díaz de Cerio (1.a), Martina Ortega (3.a) eta Martina Ugaldea (5.a)
  • 200 estilo: Peio Juaristi (1.a), Sergio López de Ocariz (2.a), Antton Echevarría (3.a) , Beñat Pipaón (4.a), Jon Ayastuy (5.a) eta Laida Díaz de Cerio (1.a), Martina Ugaldea (2.a), Martina Ortega (3.a), Maialen Ros (4.a) eta Miren Calleja (5.a)
  • 100 bular: Markel Martínez de San Vicente (1.a), Argider Marimón (2.a), Oier Fernández de Retana (4.a), Nora Durana (4.a) eta Nahia Andrés (5.a)

Bestalde, 4×50 bular probaren errelebo mistoan, bi erreleboetan kluba lehenengo postuan geratu zen:

  • 1. postua: Martina Ugaldea, Beñat Pipaón, Laida Díaz de Cerio, Sergio López de Ocariz
  • 2. postua: Nahia Andrés, Argider Marimón, Sara Bidaurratzaga, Jon Ayastuy

HASIERA EDERRA BENJAMINENTZAT ETA DATORREN ASTEAN BERRIZ ALEBINEK ETA FEDERATUEK ERRELEBOA HARTUKO DUTE LIGAREN 2. JARDUNALDIAN ETA 25 METROKO IGERILEKUAN ESPAINIAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN!!!

Emaitzak

Igeriketa eskolako izen-ematea: 2020ko Urtarrila-Martxoa

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan (2020ko urtarrilatik martxora) jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36.2095.3150.2610.9021.2548). Hau da kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Astean egun bat: abonatu zaretenontzat, 86€; ez zaretenontzat 113€.
  • Astean bi egun: abonatu zaretenontzat, 117€ ; ez zaretenontzat 159€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: Azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi Igeriketa Klubera (astegunetan, 17:30etik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Lehenengo hiruhilekoaren amaiera: 2019ko abenduaren 21ean
Bigarren hiruhilekoaren hasiera: 2020ko urtarrilaren 7an

Informazio gehiago

Abendua: kopen hila

Gaur esnatzean berria izan dugu: emakumezkoen taldeak Euskal Herriko Kluben Koparako aurretiko izena emateko sailkapena irabazi du. Beraz, azaroak 30 eta abenduak 1 mutilekin joan egingo dira Tolosan izango den Euskal Koparen hurrengo txapelketara.

Horrek ekarriko du Euskal Herriko zortzi talde onenetarikoekin neurtu eta parte izan bi kategoriatan -emakumezko eta gizonekoetan-. Izan ere, bada Arabako ordezkari bakarra txapelketa horretan. Gure bi talde honako klub hauekin neurtuko dira: Gipuzkoako Bidasoa eta Tolosa, Bizkaiako Getxo eta Galdakao, Nafarroako Amaya eta Anaitasuna eta mutiletan Bizkaiko Santurtzi eta nesketan Gipuzkoako Fortuna.

Eta ezin ahaztu urtea amaitzeko, eta Gabonetatik hurbil, gizonezko taldea Madril hiriburura joango dela hirugarren urte kontsekutiboan Espainiako Kluben Kopan gizonezko bigarren mailan parte hartzeko.

DUDARIK GABE…. BI HITZORDUAK TALDEAREN LORPEN EDERRA!!!

AEN ligaren eta alebinen ligaren 1. jardunaldi nekagarria

Pasa den asteburuan Mendizorrotza igeritokian lehenengo jardunaldia hasi zen, hain zuzen, AIE federatuen liga zein alebinen liga. Izan ere, igeriketa jardunaldia luzea izan zen, non alebinen kategoriaren probak federatuen kategoriarekin tarketatu baitziren.

Igerilari alebinek 100 bular eta 400 libre probetan hartu zuten parte: horietako batzuentzat 400 libre proban estrenaldia izan zen eta iraupen erdiko probaren nerbioei aurre egin zieten. Uxue Navarro igerilariak Euskal Herriko udako txapelketarako bi gutxieneko marka egin zituen.

Lehenengo postuak honako igerilari hauek lortu zituzten:

  • 400 libre: Uxue Navarro (1.a), Jokin Nanclares (2.a) , Alejandra Montejo (3.a), Naroa Sanz (4.a) eta Maienne Mtz de San Vicente (5.a)
  • 100 bular: Uxue Navarro (1.a), Jokin Nanclares (1.a), Maienne Mtz de San Vicente (5.a), Uxue Ortiz de Pinedo (3.a) eta Naroa Sanz (4.a).

Bestalde, igerilari infantilak iraupen eta estilo luzeko probetan bere burua probatze aldera uretara jaurti eta gutxieneko marka-giltza lortzen saiatu ziren, Euskal Herriko neguko txapelketan igeri egiteko aukera bila.

Eta hamar igerilarik lortu zuten:

  • 400 estilo: Naia Antón, Maddalen Echevarría, Iciar González, Laia Mateo, Pablo Espejo
  • 800 libre: Elaia Bravo, Xabier Bartolomé, Unai Galdós, Unax Gc de Albéniz, Juan Mediavilla

Gainera, beste 5 gutxieneko marka egin zituzten Euskal Herriko udako txapelketarako.

Eta igerilari junior eta absoluak zenbait Euskal Herriko txapelketarako lehenengo gutxieneko marka pilatzen hasi ziren, juniorren 13 eta absolutuen 16 gutxieneko marka eskuraturik.

ALEBIN ETA FEDERATUENTZAT LIGEN HASIERA EDERRA. ORAIN BENJAMINEN TXANDA IZANGO DA DATORREN AZAROAREN 9AN!!!!!!!!

EmaitzakArgazkiak

Arabako Neguko Igerilari Osoa – 2019-20

Aurreko asteburuan hasiera eman genion 19-20 denboraldiari neguko Arabako Igerilari Osoko Trofeoan, non oraingo honetan eta berria izanda, alebinen kategoriako igerilariek parte hartu baitzuten. Azken denboraldiotan ohikoa denez, txapelketa hau serie mistoetan antolatu zen, generorik kontuan hartu gabeko igerilariak bilduta eta izena emateko denborei baino begiratu gabe.

Igerilari senior eta gazte-absolutuak uretara jaurti ziren 50 m. eta 100 m.ko distantzia aukeratu ondoren; junior eta infantilek 100 m.ko distantzian eta alebinek 50 m.-koan egin zuten igeri, horiek guztiak lau estilotan.

Nagusitu beharreko markak hauexek izan ziren:

  • 16 urteko Arabako markarik onena, 100 bular proban, Xabier Nanclaresen esku, 1.06.52 marka izugarria izanda denboraldiaren lehenengo proba izateko, zein gainera neguko eta udako Espainiako junior txapelketetarako gutxieneko marka baita.
  • Uxue Albaren udako Espainiako junior txapelketetarako gutxieneko marka, 100 bizkar proban, 1.06.90 denbora eginda.

Klubak balizko 18 trofeotatik 10 trofeo lortu zituen eta urteko eta kategoriako igerilari osoenak honako hauek izan ziren:

  • 2007. urteko alebinen txapelduna: Uxue Navarro
  • 2006. urteko infantilen txapelduna: Laia Mateo
  • 2005. urteko infantilen txapelduna: Unax García de Albéniz
  • 2004. urteko juniorren txapelduna: Uxue Alba
  • 2003. urteko juniorren txapelduna: Xabier Nanclares
  • 2003. urteko juniorren txapelduna: Maialen Bañuelos
  • 2002. urteko juniorren txapelduna: Beñat Agirrebaltzategi
  • Senior txapelduna: Maialen Azpitarte
  • Senior txapelduna: Ander Jiménez
  • 50 m.ko senior txapelduna: Aaron Mulvey

HURRENGO ASTEAN, AIE federatuen ligako 1. Jardunaldia eta alebinen 1. Jardunaldia  ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

EmaitzakArgazkiak