Lagundu ezazu XXI. mendeko Estadioa nolakoa izango den definitzen

Estadio, azken 50 urtetan gure etxea izan den lekua, reestrukturazio handi bat izango du hemendik gutxira.

Berritze prozesu hau dela eta, Vital Fundazioa parte hartze topaketa bat antolatzen ari da azaroak 30ean bere bazkide guztien iritzia ezagutzeko. Informazioa e-mail honen behekaldean uzten dizut.

CN Judizmendi-ko bazkide bezala, zure ikuspegia oso garrantzitsua iruditzen zaigu eta, zure ikuspuntua ematera animatzen zaitugu. Modu honetan, CN Judizmendi-ren familia ordezkatuko duzu zure ideiekin. Izena ematea derrigorrezkoa da.

Izena eman eta lagundu ezazu XXI. mendeko Estadioa nolakoa izango den definitzen

Anima zaitez jardunaldi honetan parte hartzera, azaroaren 30ean (larunbata), 9:15etik 12:15era, Estadion. Etorkizunerako zure beharrak jakin nahi ditugu.

Espainiako txapelketa absolutua 25mt igeritokian – Xixon Irailak 2019

Euskadiko bi gutxieneko marka Xabier Nanclaresentzat

Pasatutako egunetan -azaroaren 14tik 17ra- Gijonen izan genuen estatu mailako igeriketa lehenego hitzordua, Espainiako Txapelketa Absolutua 25 metroko igeritokian, zeinek gutxi barru Glasgowen izango den igeritoki laburreko Europako Txapelketan sailkatzeko balio baitu.

Hara, Arabako ordezkari bakarrak, klubeko hiru igerilari joan ziren: hitzordu honetako beteranoa, Aaron Mulvey absolutua, eta hasiberriak, biak junior kategoriakoak baina lehia absolutuan gutxienekoak dituztenak, Xabier Nanclares eta Uxue Alba. Hirurek bina probatan hartu dute parte eta bere markek kontent utzi gaituzte, oso data goiztiarrak direla kontuan hartuta.

Nagusitu behar duguna 16 urteko Euskadiko bi gutxieneko markak dira, Xabier Nanclaresen esku: horietako batek –200 bular probak, 2.20.65 denbora eginda- bi segundu jaitsi zituen 1994. urteko aurreko marka; eta bestea –100 bular, 1.05.95 denborakoa- lehenengo aldiz 1.06.00 denboratik beherakoa da.

Hauxe da hiru igerilariren proben eta postuen laburpena:

  • Aaron Mulvey: 50 bular ( 29.54 – 22.a ) 50 tximeleta ( 25.45 – 31.a )
  • Xabier Nanclares: 200 bular ( 2.20.65 – 26.a ) 100 bular ( 1.05.95 – 46.a )
  • Uxue Alba: 200 bizkar ( 2.18.66 – 28.a ) 100 bizkar ( 1.05.54 – 46.a )

HASIERA EDERRA GURE ORDEZKARIENTZAT ESPAINIAKO TXAPELKETAN!!!
GURE HURRENGO HITZORDUA…….. EUSKADIKO KLUBEN KOPA, AZAROAK 30. AURRERA, TALDE!!!

1ª jornada de la liga escolar DFA 2019-20202

Benjaminen debuta AIE eskolarteko ligaren 1. jardunaldian

Pasa den asteburuan gure benjamin “txikitzarrek” 19-20 denboraldia hasi zuten AIE benjaminen ligaren lehenengo jardunaldian.

Kategoriako formatu berrian benjamin kategoriako 9 eta 11 urte bitarteko gure igerilariak lehiatu ziren honako proba hauetan: 100 libre, 200 estilo, 100 bular eta 4×50 bular probako errelebo mistoa.

Horietako askorentzat lehenengo aldia zen lehian eta urduri, baina ilusio handiz eta emaitza onez hartu zuten parte.

Lurralde osoan parte-hartzaile gehien izan zituen kluba izan ginen, emakumezko zein gizonezko kategorian.

Lehenengo postuak igerilari hauexek hartu zituzten:

  • 100 Libre: Antton Echevarría (1.a), Sergio López de Ocariz (2.a) , Peio Juaristi (3.a), Jon Ayastuy (4.a) eta Laida Díaz de Cerio (1.a), Martina Ortega (3.a) eta Martina Ugaldea (5.a)
  • 200 estilo: Peio Juaristi (1.a), Sergio López de Ocariz (2.a), Antton Echevarría (3.a) , Beñat Pipaón (4.a), Jon Ayastuy (5.a) eta Laida Díaz de Cerio (1.a), Martina Ugaldea (2.a), Martina Ortega (3.a), Maialen Ros (4.a) eta Miren Calleja (5.a)
  • 100 bular: Markel Martínez de San Vicente (1.a), Argider Marimón (2.a), Oier Fernández de Retana (4.a), Nora Durana (4.a) eta Nahia Andrés (5.a)

Bestalde, 4×50 bular probaren errelebo mistoan, bi erreleboetan kluba lehenengo postuan geratu zen:

  • 1. postua: Martina Ugaldea, Beñat Pipaón, Laida Díaz de Cerio, Sergio López de Ocariz
  • 2. postua: Nahia Andrés, Argider Marimón, Sara Bidaurratzaga, Jon Ayastuy

HASIERA EDERRA BENJAMINENTZAT ETA DATORREN ASTEAN BERRIZ ALEBINEK ETA FEDERATUEK ERRELEBOA HARTUKO DUTE LIGAREN 2. JARDUNALDIAN ETA 25 METROKO IGERILEKUAN ESPAINIAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN!!!

Emaitzak

Igeriketa eskolako izen-ematea: 2020ko Urtarrila-Martxoa

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan (2020ko urtarrilatik martxora) jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36.2095.3150.2610.9021.2548). Hau da kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Astean egun bat: abonatu zaretenontzat, 86€; ez zaretenontzat 113€.
  • Astean bi egun: abonatu zaretenontzat, 117€ ; ez zaretenontzat 159€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: Azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi Igeriketa Klubera (astegunetan, 17:30etik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Lehenengo hiruhilekoaren amaiera: 2019ko abenduaren 21ean
Bigarren hiruhilekoaren hasiera: 2020ko urtarrilaren 7an

Informazio gehiago

Abendua: kopen hila

Gaur esnatzean berria izan dugu: emakumezkoen taldeak Euskal Herriko Kluben Koparako aurretiko izena emateko sailkapena irabazi du. Beraz, azaroak 30 eta abenduak 1 mutilekin joan egingo dira Tolosan izango den Euskal Koparen hurrengo txapelketara.

Horrek ekarriko du Euskal Herriko zortzi talde onenetarikoekin neurtu eta parte izan bi kategoriatan -emakumezko eta gizonekoetan-. Izan ere, bada Arabako ordezkari bakarra txapelketa horretan. Gure bi talde honako klub hauekin neurtuko dira: Gipuzkoako Bidasoa eta Tolosa, Bizkaiako Getxo eta Galdakao, Nafarroako Amaya eta Anaitasuna eta mutiletan Bizkaiko Santurtzi eta nesketan Gipuzkoako Fortuna.

Eta ezin ahaztu urtea amaitzeko, eta Gabonetatik hurbil, gizonezko taldea Madril hiriburura joango dela hirugarren urte kontsekutiboan Espainiako Kluben Kopan gizonezko bigarren mailan parte hartzeko.

DUDARIK GABE…. BI HITZORDUAK TALDEAREN LORPEN EDERRA!!!