XXV. Logroño hiriaren trofeoa 2019

Pasa den asteburuan, gure nagusiak Euskal Herriko Kluben Kopan lehiatzen ziren bitartean, larunbatean gure infantilek eta 2. urteko alebinek Logroño Hiriaren Trofeoan hartu zuten parte. Izan ere, C.N. Las Noriasek antolatzen duen ongintzazko trofeo horretan kilo bat janari eramanda lagundu genuen. Edizio honetan -hogeitabosgarrena- erregelamendua aldatu egin zen eta goizeko jardunaldian ehun metroko bi probatan parte hartu behar zen FINA puntu gehien lortzeko asmotan. Puntu horiek kategoria eta sexu bakoitzeko A eta B finaletara pasea ematen zuten, guztiek 200 estilo proba igeri egin beharrean.

Goizeko jardunaldiaren lehiaren ostean, hamaika igerilarik lortu zuten arratsaldeko finaletan sartzea:

EMAKUMEZKO ALEBINA:

  • Uxue Navarro: 1. sailkatua
  • Alejandra Montejo: 6. sailkatua
  • Naroa Sanz: 8. sailkatua
  • Maddi San Vicente: 14. sailkatua
  • Uxue Ortiz de Pinedo: 15. sailkatua

GIZONEZKO ALEBINA:

  • Jokin Nanclares: 5. sailkatua
  • Mikel Aretxandieta: 15. sailkatua

GIZONEZKO INFANTILA:

  • Unax García de Albéniz: 4.sailkatua
  • Xabier Bartolomé: 9. sailkatua
  • Pablo Espejo: 13. sailkatua
  • Unai Galdós: 14. sailkatua

Markak direla eta, Euskal Herriko hainbat txapelketetarako 23 gutxieneko lortu ziren: 2 absolutu, junior 1, 12 infantil eta 8 alebin.

Banakako mailan bi igerilari azpimarratu behar ditugu: Unax Gc de Albénizen marka, 100 bizkar proban egindakoa,, zeinek 1.02.95 denborarekin Espainiarako infantilen neguko txapelketarako gutxieneko marka lortzen baitu eta Uxue Navarrorena, 200 estilo proban, nork 2.38.22 denborarekin 12 urteko Arabako markarik onena egin duen.

HURRENGO HITZORDUA: LIGA FAN LIGA – ALEBINEN LIGAREN HIRUGARREN JARDUNALDIA!!

Emaitzak – Argazkiak

2019ko Euskal Herriko kluben kopa

Gizonezkoen laugarren postua eta emakumezkoen zazpigarren postua Euskal Herriko kluben kopan

Berriz ere, Euskal Herriko Kluben Kopan ordezkari arabar bakarra izan ginen, bai emakumezko bai gizonezko kategorian. Txapelketa pasa den asteburuan izan genuen Tolosako Usabal igerilekuan.

Mutilek amaieran laugarren postua lortu zuten, nahiz eta hasieran, lehenengo jardunaldian, espero gabeko seigarren postu okerra hartu zuten. Bigarren eta hirugarren jardunaldietan hirugarren postua lortzear egon ziren eta laugarren jardunaldian esandako laugarren postua eskuratu zuten. Nota altuko testa izan da mutilentzat, bigarren mailako Espainiako Kluben Kopako hitzordura joatekotan daudela kontuan izanda.

Neskek –alde ona ikusita- pasa den denboraldiaren sailkapena berdindu zuten eta desiatutako seigarren postura heltzeko puntuen aldea txikitu zuten. Izan ere, zazpigarren postuan geraturik, ezin izan zuten kategoria mantendu eta datorren denboraldiari itxaron beharko diote parte-hartzeko aukerarik izango duten jakiteko.

Hauxe izan zen taldeko sailkapena eta azkeneko puntuazioa:

ESPAINIARAKO 13 GUTXIENEKO MARKA, EUSKADIKO MARKARIK ONEN BAT ETA ARABAKO ADINEKO BI MARKARIK ONEN!!

Txapelketaren alde positiboa honako marka hauek dira: zazpi igerilariren Espainiako 13 gutxieneko marka, Euskadiko adineko markarik onena eta Arabako adineko bi markarik onen.

ESPAINIAKO GUTXIENEKOAK (13)

  • Beñat Agirrebaltzategi: Espainiako udako junior txapelketarako 100 libre.
  • Aaron Mulvey: Espainiako open udaberri eta udako absolutuen txapelketarako 50 bular eta Espainiako 25 metro igerilekuko neguko txapelketarako 100 estilo.
  • Xabier Nanclares: Espainiako open udaberri eta udako junior txapelketarako 200 bular, Espainiako open udaberri eta udako junior txapelketarako 100 bular.
  • Maialen Azpitarte: Espainiako open udaberri eta udako absolutuen txapelketarako 50 bizkar.
  • Uxue Alba: Espainiako udako junior txapelketarako 200 estilo, Espainiako open udaberri eta udako junior txapelketarako 200 bizkar.
  • Carolina García: Espainiako udako junior txapelketarako 50 libre.
  • Laia Mateo: Espainiako udako infantilen txapelketarako 200 bizkar.

Horiez gain, lau igerilari bestelako Espainiako txapelketarako udako gutxienekoetatik hurbil-hurbil geratu ziren hainbat kategoriatan: Mikel Arrúe, – 1,15” alde juniorren 200 bizkar-, Uxue Alba – juniorren 400 libre 1.04” alde-, Laia Mateo –infantilen 200 libre 0,93” alde- eta Maialen Azpitarte –absolutuen 100 bizkar 0,69” alde-.

EUSKADIKO MARKARIK ONENA (1) ETA ARABAKO ADINEKO MARKARIK ONENAK (2)

  • Xabier Nanclares: 16 urteko Euskadiko markarik onena 100 bular proban 1.05.34 denborarekin.
  • Beñat Agirrebaltzategi: 17 urteko Arabako markarik onena 100 libre proban, 52.86 denbora eginda, nahiz eta ordubete geroago Aitor Sastrek Logroñon kendu zion.
  • Xabier Nanclares: 16 urteko Arabako markarik onena 100 bular proban 1.05.34 denbora eginda.

ZORIONAK TXAPELKETA HONETAKO KLUBEKO PARTE-HARTZAILE GUZTIOI !!

EmaitzakArgazkiak

AIE liga eta alebinen ligaren 2. jardunaldia 2019-2020

Pasa den asteburuan, saio bakarrean, AIE liga federatua eta AIE Eskolarteko liga izan genuen, non alebinen kategoriaren probak eta federatuen kategoriarenak tartekatu baitziren.

A0J_2148 2ª_jornada_Liga_16_11-2019Igerilari alebinek orduan 200 bizkar eta 100 libre probetan hartu zuten parte, ia %100etan hobetuta. Hiru igerilarik lortu zuten udako Euskadiko Txapelketarako gutxieneko markak, Alejandra Montejok, Uxue Navarrok eta Naroa Sanzek (biek igeri egindako bi probatan gutxienekoa eginez).

Lehenengo postuak honako igerilari alebin hauek bete zituzten:

  • 200 bizkar: Uxue Navarro (1.a), Alejandra Montejo (2.a), Naroa Sanz (3.a) eta Maddi San Vicente (5.a) eta Mikel Aretxandieta (5.a)
  • 100 bular: Uxue Navarro (1.a), Alejandra Montejo (2.a), Naroa Sanz (5.a) eta Jokin Nanclares (2.a)

Bestalde, igerilari infantilek proba nagusi moduan hartu zuten parte, 400 libretan, zein neguko Euskadiko txapelketarako gutxieneko giltza baita, bigarren proba izateaz gain.

Eta guztira hamairu igerilarik lortu zuten: Nora Aldazabal, Karla Álvarez de Eulate, Elaia Bravo, Maddalen Echevarría, Iciar González, Laia Mateo, Xabier Bartolomé, Unai Galdós, Juan Mediavilla, Pablo Espejo, Unax Gc de Albéniz, Aritz Marimón eta Urko Zugazaga.

Eta igerlari junior eta absolutuek errendimendua nabarmen hobetu zuten eta datorren abenduko Euskal Herriko eta Espainiako Kopetan parte hartzeko prestatzen dira. Zenbait postu eta proba erabaki gabe zeuden eta hori marken kalitatean nabaritu zen.

Euskal Herriko txapelketarako gutxieneko marken laburpen moduan, juniorren 13 eta absolutuen 16 gutxieneko markak gehituta, guztira 69 gutxieneko markak zenbatzen ditugu:

  • Infantilentzako neguko giltza: 11
  • Udako infantilak: 17
  • juniors: 20
  • absolutuak: 21

ALEBIN ETA FEDERATUENTZAKO LIGEN HASIERA EDERRA. ORAIN BENJAMINEN TXANDA IZANGO DUGU DATORREN AZAROAK 9¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡

EmaitzakArgazkiak

Lagundu ezazu XXI. mendeko Estadioa nolakoa izango den definitzen

Estadio, azken 50 urtetan gure etxea izan den lekua, reestrukturazio handi bat izango du hemendik gutxira.

Berritze prozesu hau dela eta, Vital Fundazioa parte hartze topaketa bat antolatzen ari da azaroak 30ean bere bazkide guztien iritzia ezagutzeko. Informazioa e-mail honen behekaldean uzten dizut.

CN Judizmendi-ko bazkide bezala, zure ikuspegia oso garrantzitsua iruditzen zaigu eta, zure ikuspuntua ematera animatzen zaitugu. Modu honetan, CN Judizmendi-ren familia ordezkatuko duzu zure ideiekin. Izena ematea derrigorrezkoa da.

Izena eman eta lagundu ezazu XXI. mendeko Estadioa nolakoa izango den definitzen

Anima zaitez jardunaldi honetan parte hartzera, azaroaren 30ean (larunbata), 9:15etik 12:15era, Estadion. Etorkizunerako zure beharrak jakin nahi ditugu.

Espainiako txapelketa absolutua 25mt igeritokian – Xixon Irailak 2019

Euskadiko bi gutxieneko marka Xabier Nanclaresentzat

Pasatutako egunetan -azaroaren 14tik 17ra- Gijonen izan genuen estatu mailako igeriketa lehenego hitzordua, Espainiako Txapelketa Absolutua 25 metroko igeritokian, zeinek gutxi barru Glasgowen izango den igeritoki laburreko Europako Txapelketan sailkatzeko balio baitu.

Hara, Arabako ordezkari bakarrak, klubeko hiru igerilari joan ziren: hitzordu honetako beteranoa, Aaron Mulvey absolutua, eta hasiberriak, biak junior kategoriakoak baina lehia absolutuan gutxienekoak dituztenak, Xabier Nanclares eta Uxue Alba. Hirurek bina probatan hartu dute parte eta bere markek kontent utzi gaituzte, oso data goiztiarrak direla kontuan hartuta.

Nagusitu behar duguna 16 urteko Euskadiko bi gutxieneko markak dira, Xabier Nanclaresen esku: horietako batek –200 bular probak, 2.20.65 denbora eginda- bi segundu jaitsi zituen 1994. urteko aurreko marka; eta bestea –100 bular, 1.05.95 denborakoa- lehenengo aldiz 1.06.00 denboratik beherakoa da.

Hauxe da hiru igerilariren proben eta postuen laburpena:

  • Aaron Mulvey: 50 bular ( 29.54 – 22.a ) 50 tximeleta ( 25.45 – 31.a )
  • Xabier Nanclares: 200 bular ( 2.20.65 – 26.a ) 100 bular ( 1.05.95 – 46.a )
  • Uxue Alba: 200 bizkar ( 2.18.66 – 28.a ) 100 bizkar ( 1.05.54 – 46.a )

HASIERA EDERRA GURE ORDEZKARIENTZAT ESPAINIAKO TXAPELKETAN!!!
GURE HURRENGO HITZORDUA…….. EUSKADIKO KLUBEN KOPA, AZAROAK 30. AURRERA, TALDE!!!