2020ko errege trofeoa

Beste urte batez ere Errege Magoak Judizmendi Igeriketa Klubarekiko hitzordura etorri ziren, baina aurten egun bat lehenago. Urtarrilaren 4an Estadioko harmailak senitarteko eta lagunez bete ziren klubeko oraingo eta etorkizuneko igerilariak lehian Errege Trofeo gabonetako festa horretan ikusteko.

Eta adinen arabera, txapelketa hasi zen eskolako azken kaleko etorkizuneko 21 igerilarirekin, zeintzuk ilusioz eta nerbioak airean jaurti ziren bere lehenengo txapelketara. Izan ere, haien 25 metroko erakustaldia ikusi genuen. Eta horren ostean klubeko orainera pasatu ginen ehun erdi aurrebenajamin eta benjaminek 50 libre eta 100 estilo probetan banatuta parte hartzen ikusteko. Horiek bide eman zieten 30 alebini 100 eta 200 estiloko probetan. Txapelketara joan ziren 63 federatuak adineko lehiatu ziren trofeoa lortzekotan 200 estilo proban eta, azkenik, masterrei eta lehengo igerilariei eman zieten erreleboa 100 estilo proban parte har zezaten.

Marka guztiei begira Uxue Albaren Espainaiako udako txapelketarako gutxieneko marka azpimarratu behar dugu.

EmaitzakArgazkiak

HURRENGO HITZORDUA, JAVIER ALBERDI MEMORIALA!!!!

Gabonetako Nazioarteko txapelketa2019ko

Pasa den abenduaren 29an, euskal igeriketan urtea ixteko ohitura denez, ospe handiko Gabonetako Nazioarteko Txapelketa izan zen. Horretan Ordiziako Majori kiroldegiko igerileku motzean tokatzen zen. Eta eskasa bazen ere, Espainiako eta nazioarteko izen oneko igerilari taldea ikus genezakeen. Besteak beste, Kataluniako Jessica Vall eta Lidón Muñoz -biak Olinpidiaterako gutxieneko marka egin berria-; Andaluziako Paloma de Bordons -igeriluko motzeko Europako finalerdira iritsitakoa-; eta nazioarteko zenbait famatu (Sara Morotti, Francesca Fangio, Mateo Milli eta Simone Geni italiarrak; Caba Siladji eta Kristian Lakatos serbiarrak; Cristian Daniel Quintero venezuelarra eta Hungariako Evelyn Verraszto).

EUSKAL SELEKZIOAK DEITUTAKO IGERILARI BAT ETA BI FINAL!!!!!!

Euskal selekzioak gure klubeko igerilari bati deitu zion txapelketa honetarako: Aaron Mulvey. Eta beste 12 igerilarik txapelketan parte hartzeko betebeharrekoa egin zuten: Uxue Alba, Maialen Azpitarte, Carolina García, Aitana García de Albéniz, nesketan, eta Beñat Agirrebaltzategi, Mikel Arrúe, Iker Bañuelos, Aritz Coca, Xabier Nanclares, Jaran Padilla, Oier Pérez eta Gaizka Seco, mutiletan.

Lehiatu ziren hamahiru igerilaritik Aaron Mulvey izan zen finaletan igeri egin zuen bakarra, non bigarren postua lortu zuen 50 tximeleta proban – 25.31 denbora eginda- eta hirugarren postua 100 tximeletan -56.04 denbora eginik-. Denbora horiek oso hurbil daude bere tximeleta errekorretatik; beraz, lesioaren hobekuntza agerian dago.

Maialen Azpitarte 50 bizkar probako finalean sartu zen bosgarren postuan, baina lan kontuak ez zion utzi lehiatzen geratu. Horrez gain, hiru igerilari gehiago hurbil-hurbil geratu ziren, erreserban egonik: Uxue Alba 200 estilo proban, Xabier Nanclares 100 bular proban eta Jaran Padilla 50 bizkar proban.

2019-2020ko Espainiako Kluben kopa

Espainiako kluben kopan hirugarren urtez jarraian

Gizonezko taldeak Gabonak hasi baino lehen, abenduaren 20, 21 eta 22an, lur madrildarretara bidaiatu zuen hirugarren urtez jarraian, bigarren mailako Espainako Kluben Kopan parte hartzeko.

Azken postuak ekiditeko asmoz atera ginen, baina kontrako zenbait baldiltzak traba jarri ziguten. Lehenengo jardunaldian gure proba onenetariko batean bi deskalifikazio izan genituen eta Aaron Mulveyren espero gabeko lesioak ez zion utzi ia lehaitzen gure oinarrietako horri. Horren ondorioz, atzean joan ginen lehenengo jardunalditik eta ezin izan genuen gainditu azkenean. Baina horrek ez du iluntzen txapelketa eder hori, non 32 talde onenen barruan jarraitzeko aukera dugun. Izan ere, estatu mailako talde-proba nagusia da gu lehiatzeko.

ARABAKO MARKARIK ONEN BAT ETA ESPAINIAKO ZORTZI GUTXIENEKO MARKA!!!

Beñat Agirrebaltzategik, 24.74 denbora eginda, 17 urteko Arabako markarik onena apurtu zuen 50 libre proban. Gainera, marka hori gutxienekoa da neguko eta udako Espainiako junior txapelketetan parte hartzeko.

Beste igerlari batzuek Espainiako gutxieneko markak egin edo berretsi zituzten. Honako hauek izan ziren:

  • Jaran Padilla: Espainiako udaberriko Txapelketa absoluturako gutxieneko marka 50 bizkar proban
  • Xabier Nanclares: Espainiako udaberriko Open Txapelketarako gutxieneko marka 100 bular proban eta udakoa 100 bular eta 200 bular probetan.
  • Unax Gc de Álbeniz: Espainiako infantilen udako Txapelketarako gutxieneko marka 200 bizkar proban
  • 4×100 estilo erreleboan Openerako eta udarako juniorren gutxieneko marka denboren gehiketa eginda, Mikel Arrúek 100 bizkar proban egindako denborari esker.

AIE ligaren eta alebinen ligaren hirugarren jardunaldia

Larunbat arratsaldean gure igerilari federatuak, alebinekin batera, lehian jarraitu zuten, Mendizorrotza igerilekuetan AIE alebinen ligaren eta AIE ligaren 3. Jardunaldian parte hartzeko. Txapelketa luze horretan bi kategorietako probak tartekatu ziren.

Igerilari alebinek 200 libre eta 100 bizkar probatan hartu zuten parte markarik onen ederrak lortuta. Hiru igerilarik Euskal Herriko udako txapelketarako gutxienekoak eskuratu zituzten -Alejandra Montejo, Uxue Navarro eta Naroa Sanz-. Hirurek 200 libre proban egin zuten eta Uxue Navarrok 100 tximeletan errepikatu egin zuen.

Lehenengo postuak honako igerilari alebinek lortu zituzten:

  • 200 libre: Uxue Navarro (1.a), Alejandra Montejo (2.a), Naroa Sanz (3.a), Maddi San Vicente (4.a) eta Uxue Ortíz de Pinedo (5.a) eta Jokin Nanclares (2.a) eta Mikel Aretxandieta (5.a)
  • 100 bular: Uxue Navarro (1.a), Alejandra Montejo (2.a), Naroa Sanz (3.a), Maddi San Vicente (4.a) eta Alejandra Gómez de Segura (5.a) eta Jokin Nanclares (3.a)

Markak direla eta, Uxue Navarrok 12 urteko Arabako markarik onena egin zuen 100 tximeleta proban, 1.11.21 denbora eginda, Espainiarako gutxienekotik hurbil-hurbil baitabil.

Bestalde, igerilari infantilek neguko txapelketa autonomikora bide ematen duten probatan hartu zuten parte: 400 estilo, 800 libre eta 1500 libre. Eta hamabi igerilarik lortu zuten gutxieneko marka: Karla Álvarez de Eulate, Olatz Barbeito, Maddalen Echevarría, Iciar González, Laia Mateo, Xabier Bartolomé, Unai Galdós, Unax García de Albéniz, Aritz Marimón, Juan Mediavilla, Danel Pérez eta Urko Zugazaga.

Eta igerilari juniors eta absolutuei dagokienean, neskek Euskal Herriko Kopan hartu zuten sasoi ona aprobetxatu zuten eta mutilek datorren asteko Espainiako Kopari begira azken prestakuntzan ibili dira. Eta marketan nabaritu da, Euskal Herriko hainbat txapelketarako 59 gutxieneko marka eginik: 12 infantil –neguko giltza-, 9 udako infantil, 21 junior eta 17 absolutu.

Markei begira, bi erregistro eder azpimarratu behar ditugu:

  • Uxue Albaren Arabako errekor absolutua 1500 libre proban, 7.56.12 denborarekin. Bada arabako lehenengo emakumezko igerilaria 18 minutuko muga apurtzen duena eta, gainera, proba hori igeri egiten duen lehenengo aldia izanik. Horrez gain, udako juniorren Espainiako gutxieneko marka da.
  • 16 urteko Euskadiko Markarik Onena, Xabier Nanclaresen esku, 50 bular proban, 30.24 marka eginda.

MUTILENTZAKO HURRENGO HITZORDU GARRANTZITSUA……, ESPAINAKO KLUBEN KOPA!!!

Emaitzak

Eskolartekoen AIE bigarren jardunaldia Laudion

Benjaminek asteburu bizia hasi zuten Laudion, klubaren bestelako kategoria guztiak ere beste egoitzata batean lehiatzen ziren bitartean. Txikiak goiz esnatu ziren La Granja kiroldegira joateko Benjaminen Eskolarteko Ligaren 2. jardunaldian hainbat probatan parte hartzeko: 200 libre, 50 bizkar, 100 bizkar eta 4×50 bizkarreko errelebo mistoa.

Berriz ere, gure benjaminek klub handiena bete zuten, bai mutiletan bai nesketan.

Lehenengo postuak honako igerilari hauek bete zuten:

  • 200 libre: Laida Díaz de Cerio (1.a) eta Martina Ugaldea (3.a), Sergio López de Ocariz (1.a), Peio Juaristi (2.a), Ibón González (3.a), Jon Ayastuy (4.a) eta Beñat Pipaón (5.a)
  • 50 bizkar: Daniela Beltrán de Otálora (4.a)
  • 100 bizkar: Martina Ugaldea (1.a), Laida Díaz de Cerio (2.a), Uxue Guzmán (3.a) eta Ingrid Vadillo (4.a) eta Peio Juaristi (1.a), Sergio López de Ocariz (2.a), Jon Ayastuy (3.a), Víctor Pérez (4.a) eta Beñat Pipaón (5.a)

Bestalde, 4×50 bizkarreko errelebo mistoan klubak lehenengo hiru postuak bete zituen bi errelebotan:

  • 1. postua: Laida Díaz de Cerio, Sergio López de Ocariz, Martina Ugaldea, Peio Juaristi
  • 2. postua: Miren Calleja, Oier Puente, Ingrid Vadillo, Ibón González
  • 3. postua: Nahia Rodríguez, Daniel Samaniego, Amaia Rodríguez de Yurre, Manex Abad

ZORIONAK BENJAMINENTZAT LORTUTAKO EMAITZA ETA MARKENGATIK¡¡¡

Emaitzak – Argazkiak