Emoción y gran nivel en el XXXIV Memorial Javier Alberdi

Nafarroako S.D. Anaitasunak irabazi zuen taldeko Javier Alberdi XXXIV. Memorialean

Javier Alberdi Memorialaren hogeita hamahirugarren edizioan parte-hartzea arrakastatsua izan zen eta memorial honetako azken hamarkadaren mailarik onena gozatu ahal izan genuen. C.N. Santa Olaya taldearen nazioarteko Cesar Castro igerilari absolutua egotea azpimarratu nahi dugu, zein hainbat kategoriatako (alebin, infantil, junior eta absolutuak) igerilari dominadunen kopuru ederra izan baitzuen lagun.

Aurten edizioa oso lehiatsua suertatu da hiru talde azken errelebora arte borrokatu direlako azken garaipena lortzekotan: Asturiaseko bi taldeak -R.G.C. Covadonga y el C.N. Santa Olaya- eta Nafarroako S.D. Anaitasuna. Azken talde horrek lehenengo aldian eta letra handiekin bere izena sartu zuen taldekako Memorial honetako garaileen zerrendan. Talde nafar hori oso konpentsatua eta balore handikoa izan zen. Izan ere, lehenengo jardunaldi ederra egin zuen, nahiz eta estilo erreleboan horma lehenengoz ukitu eta deskalifikazioa jaso, hirugarren postu partzialera atzeraturik. Baina bigarren jardunaldian zehar indarberritu zen eta errelebo librean beste garaipen bat eskuratu zuen. Asturiasekoak nafarren atzean geratu ziren alde eskasarekin: RGC Covadonga bigarren postuan eta C.N. Santa Olaya hirugarrenean.

Laugarren postua Memorialaren anfitrioientzat izan zen, C.N. Helios aragoiarrei irabaztea lortuta. Azken postuan Madrilgo A.D. Rivas Natación gelditu zen.

TALDEKO SAILKAPENA ETA SARIAK

  1. S.D. Anaitasuna 339 puntu – 1.500€
  2. R.G.C. Covadonga 330 puntu – 1000€
  3. C.N. Santa Olaya 321 puntu – 750€
  4. Judizmendi IK 240,5 puntu – 600€
  5. C.N. Helios 184 puntu – 400€
  6. A.D. Rivas Natación 171,5 puntu – 250€

Memorialaren KATEGORIAKO BANAKAKO IRABAZLEAK proba bakarreko FINA puntuazioari begira

Oraingoan banakako garaipen gehienak trofeoaren talde irabazlearentzat izan ziren: hiru garaipen S.D. Anaitasunarentzat, bi C.N. Santa Olayarentzat eta bat R.G.C. Covadongarentzat.

  • GIZONEZKO KATEGORIA A (ALEBINA): Rubén Argiz (S.D. Anaitasuna) 100 libre proban 59.48
  • EMAKUMEZKO KATEGORIA A (ALEBINA): Ane Iraizoz (S.D. Anaitasuna) 50 libre proban 27.94
  • GIZONEZKO KATEGORIA B (INFANTILA): Álvaro Zornoza (R.G.C. Covadonga) 100 bular proban 1.07.24
  • EMAKUMEZKO KATEGORIA B (INFANTILA): Andrea Vega (C.N. Santa Olaya) 400 libre proban 4.38.45
  • GIZONEZKO KATEGORIA C (JUNIOR-ABSOLUTUA ): Cesar Castro (C.N. Santa Olaya) 200 libre proban 1.48.44
  • EMAKUMEZKO KATEGORIA C (JUNIOR – ABSOLUTUA ): Petra Bisa (S.D. Anaitasuna) 200 libre proban 2.08.02

Probaren bat irabazi duten C.N. Judizmendi IKren IGERILARIAK

Gure igerilarien artean bere kategorietako probaren bat irabazteagatik honako igerilari hauek nagusitu ziren:

  • ALEBINEN KATEGORIA: Jokin Nanclares (100 estilo)
  • INFANTILEN KATEGORIA: Unax García de Albéniz (100 bizkar)
  • JNR-ABSOLUTU KATEGORIAN: Maialen Azpitarte (100 bizkar) eta Uxue Alba (200 bizkar)

ARABAKO MARKARIK ONEN BAT ETA HAMAIKA ESPAINIAKO GUTXIENEKO MARKA

Egindako markak direla eta, bost igerilari azpimarratu behar ditugu:

  • Xabier Nanclares: 17 urteko Arabako markarik onena apurtu zuen 100 bular proban, 1.06.02 denbora eginda, eta bere 100 bular eta 200 bular probetan egindako udaberriko eta udako juniorren Espainiako txapelketarako gutxienekoak berretsi zituen
  • Uxue Alba: udaberriko eta udako juniorren Espainiako txapelketarako 200 bizkar proban bere gutxienekoak berretsi zituen
  • Unax Gc Albéniz: neguko eta udako infantilen Espainiako txapelketarako 100 eta 200 bizkar probetan bere gutxienekoak berretsi zituen
  • Laia Mateo: udako infantilen Espainiako txapelketarako 200 bizkar proban bere gutxienekoa berretsi zuen
  • Alejandra Montejo: 100 libre proban Espainiako alebinen txapelketarako hamarren bat alde geratu zen

ResultadosImágenes

AZKEN FINEAN, MAILA HANDIKO ASTEBURU EDERRA, PARTE-HARTZAILE GUZTIEI ESKERRIK ASKO!!

Autonomia erkidegoko Espainiako txapelketa junior eta infantil – 2020

Euskal selekzioak klubeko hiru igerilari hautatu ditu autonomia erkidegoko Espainiako txapelketarako

Klubeko hiru igerilari: bi mutil, Beñat Agirrebaltzategi, Xabier Nanclares eta neska bat, Uxue Alba. Guztiak junior kategoriakoak dira eta euskal aurreselekzioaren hasierako zerrendan agertzen dira otsailaren 14, 15 eta 16an Kanarietako lurretara joateko Metropole CN kanpoko igeritolekuan igeri egitera junior eta infantilen kategorietako Autonomia Erkidegoko Espainiako Txapelketan.

Oraingoan meritua are handiagoa da Euskal Igeriketa Federazioak aurreaukeratutako kopurua asko murriztu duelako – aurreko denboraldian 41 igerilari izatetik oraingo denboraldiran 25 igerilari izatera -. Izan ere, azken urteotako hautaketa murriztuena izan da, non probako igerilari bakar bat joango baita.

SARI HANDIA HIRURENTZAT AURREKO ETA ORAINGO DENBORALDI EDERRENGATIK!!

2020ko errege trofeoa

Beste urte batez ere Errege Magoak Judizmendi Igeriketa Klubarekiko hitzordura etorri ziren, baina aurten egun bat lehenago. Urtarrilaren 4an Estadioko harmailak senitarteko eta lagunez bete ziren klubeko oraingo eta etorkizuneko igerilariak lehian Errege Trofeo gabonetako festa horretan ikusteko.

Eta adinen arabera, txapelketa hasi zen eskolako azken kaleko etorkizuneko 21 igerilarirekin, zeintzuk ilusioz eta nerbioak airean jaurti ziren bere lehenengo txapelketara. Izan ere, haien 25 metroko erakustaldia ikusi genuen. Eta horren ostean klubeko orainera pasatu ginen ehun erdi aurrebenajamin eta benjaminek 50 libre eta 100 estilo probetan banatuta parte hartzen ikusteko. Horiek bide eman zieten 30 alebini 100 eta 200 estiloko probetan. Txapelketara joan ziren 63 federatuak adineko lehiatu ziren trofeoa lortzekotan 200 estilo proban eta, azkenik, masterrei eta lehengo igerilariei eman zieten erreleboa 100 estilo proban parte har zezaten.

Marka guztiei begira Uxue Albaren Espainaiako udako txapelketarako gutxieneko marka azpimarratu behar dugu.

EmaitzakArgazkiak

HURRENGO HITZORDUA, JAVIER ALBERDI MEMORIALA!!!!

Gabonetako Nazioarteko txapelketa2019ko

Pasa den abenduaren 29an, euskal igeriketan urtea ixteko ohitura denez, ospe handiko Gabonetako Nazioarteko Txapelketa izan zen. Horretan Ordiziako Majori kiroldegiko igerileku motzean tokatzen zen. Eta eskasa bazen ere, Espainiako eta nazioarteko izen oneko igerilari taldea ikus genezakeen. Besteak beste, Kataluniako Jessica Vall eta Lidón Muñoz -biak Olinpidiaterako gutxieneko marka egin berria-; Andaluziako Paloma de Bordons -igeriluko motzeko Europako finalerdira iritsitakoa-; eta nazioarteko zenbait famatu (Sara Morotti, Francesca Fangio, Mateo Milli eta Simone Geni italiarrak; Caba Siladji eta Kristian Lakatos serbiarrak; Cristian Daniel Quintero venezuelarra eta Hungariako Evelyn Verraszto).

EUSKAL SELEKZIOAK DEITUTAKO IGERILARI BAT ETA BI FINAL!!!!!!

Euskal selekzioak gure klubeko igerilari bati deitu zion txapelketa honetarako: Aaron Mulvey. Eta beste 12 igerilarik txapelketan parte hartzeko betebeharrekoa egin zuten: Uxue Alba, Maialen Azpitarte, Carolina García, Aitana García de Albéniz, nesketan, eta Beñat Agirrebaltzategi, Mikel Arrúe, Iker Bañuelos, Aritz Coca, Xabier Nanclares, Jaran Padilla, Oier Pérez eta Gaizka Seco, mutiletan.

Lehiatu ziren hamahiru igerilaritik Aaron Mulvey izan zen finaletan igeri egin zuen bakarra, non bigarren postua lortu zuen 50 tximeleta proban – 25.31 denbora eginda- eta hirugarren postua 100 tximeletan -56.04 denbora eginik-. Denbora horiek oso hurbil daude bere tximeleta errekorretatik; beraz, lesioaren hobekuntza agerian dago.

Maialen Azpitarte 50 bizkar probako finalean sartu zen bosgarren postuan, baina lan kontuak ez zion utzi lehiatzen geratu. Horrez gain, hiru igerilari gehiago hurbil-hurbil geratu ziren, erreserban egonik: Uxue Alba 200 estilo proban, Xabier Nanclares 100 bular proban eta Jaran Padilla 50 bizkar proban.

2019-2020ko Espainiako Kluben kopa

Espainiako kluben kopan hirugarren urtez jarraian

Gizonezko taldeak Gabonak hasi baino lehen, abenduaren 20, 21 eta 22an, lur madrildarretara bidaiatu zuen hirugarren urtez jarraian, bigarren mailako Espainako Kluben Kopan parte hartzeko.

Azken postuak ekiditeko asmoz atera ginen, baina kontrako zenbait baldiltzak traba jarri ziguten. Lehenengo jardunaldian gure proba onenetariko batean bi deskalifikazio izan genituen eta Aaron Mulveyren espero gabeko lesioak ez zion utzi ia lehaitzen gure oinarrietako horri. Horren ondorioz, atzean joan ginen lehenengo jardunalditik eta ezin izan genuen gainditu azkenean. Baina horrek ez du iluntzen txapelketa eder hori, non 32 talde onenen barruan jarraitzeko aukera dugun. Izan ere, estatu mailako talde-proba nagusia da gu lehiatzeko.

ARABAKO MARKARIK ONEN BAT ETA ESPAINIAKO ZORTZI GUTXIENEKO MARKA!!!

Beñat Agirrebaltzategik, 24.74 denbora eginda, 17 urteko Arabako markarik onena apurtu zuen 50 libre proban. Gainera, marka hori gutxienekoa da neguko eta udako Espainiako junior txapelketetan parte hartzeko.

Beste igerlari batzuek Espainiako gutxieneko markak egin edo berretsi zituzten. Honako hauek izan ziren:

  • Jaran Padilla: Espainiako udaberriko Txapelketa absoluturako gutxieneko marka 50 bizkar proban
  • Xabier Nanclares: Espainiako udaberriko Open Txapelketarako gutxieneko marka 100 bular proban eta udakoa 100 bular eta 200 bular probetan.
  • Unax Gc de Álbeniz: Espainiako infantilen udako Txapelketarako gutxieneko marka 200 bizkar proban
  • 4×100 estilo erreleboan Openerako eta udarako juniorren gutxieneko marka denboren gehiketa eginda, Mikel Arrúek 100 bizkar proban egindako denborari esker.