2020ko Alebinen Federazio autonomikoen Espainiako txapelketa

Bi igerilari eta entrenatzailea alebinen federazio autonomikoen Espainiako txapelketan

Gure igerilariak, Alejandra Montejo eta Uxue Navarro, eta bere entrenatzailea, Marta Redondo, poz-pozik itzuli ziren otsailaren 28 eta 29an eta martxoaren 1ean, Oviedo hirian izan zen eskolarteko Federazio Autonomikoen Espainiako Txapelketatik. Eta horrelako poza izateko zenbait arrazoi egon ziren: euskal selekzioaren deia –igerilarientzako euskal taldean parte hartzeko LEHENENGO deialdia izan da-, txapelketan lortutako marken maila eta puntuko azken sailkapena. Hitzordu horretan, euskal selekzioak azken urteetako parte-hartzerik onenetarikoa izan du, taldeko azken sailkapenean seigarren postua eskuraturik eta aurreko urteko hamargarren postua nabari hobetzen baitu. Uxuek eta Alejandrak beste 6 emakumezko igerilarirekin eta beste 10 igerilari batzuekin osatu zuten selekzioa.

ESPAINIAKO LAU GUTXIENEKO MARKA eta ARABAKO ADINEKO LAU GUTXIENEKO MARKA!!!

Arabako adineko markarik onenak direla eta, Uxue Navarrok denak bete zituen, 13 urteko lau adineko markarik onen apurturik. Izan ere, hori igeri egindako banakako hiru probetan lortu zuen, baina ostiralean 100 tximeleta probakoa berriro apurtu zuen 400 estilo probako pasean (1.10.01) eta igandean 100 tximeleta proban bertan berriz apurtu zuen (1.08.43). Beste bi apurketa 200 tximeleta (2.31.12) eta 400 estilo (5.17.74) probetan gertatu ziren.

Eta Espainiako gutxienekoak direla eta, esandako probetan Uxuek lortutako 3 probar, Alejandra Montejok egin zuena gehitzen zaio: 4×100 libre erreleboaren lehenengo postan eta denboraldi honetako bere lehenengo gutxienekoa (100 libre-1.02.47).

Hauxe da klubeko bi parte-hartzaileen proba eta postuen laburpena, bai banakako probetan, bai erreleboetan:

UXUE NAVARRO

  • 200 tximeleta 2.31.12 – 2. postua
  • 100 tximeleta 1.08.43 – 4. postua
  • 400 estilo 5.17.74 – 5. postua
  • 4×200 libre – 8. postua
  • 4×100 estilo – 4. postua

ALEJANDRA MONTEJO

  • 200 tximeleta 2.42.12 – 11. postua
  • 100 tximeleta 1.12.28 – 15. postua
  • 4×100 libre – 8. postua
  • 4×100 estilo – 4. postua

ZORIONAK BIOI, BESTE URRATS BAT UDAKO ESPAINAKO TXAPELKETAKO ZUEN PRESTAKUNTZAN!!!

EmaitzakArgazkiak

2020ko infantilen Euskal Herriko neguko txapelketa

Iruneko infantilen Euskal Herriko neguko txapelketa bikainean infantilak gailendu dira

Mugako lurretako pasatu den asteburuak sorpresa eder asko ekarri zizkigun. Azken Portu kiroldegiaren beroari eusteko mozorroak jantzita, neguko Euskal Herriko Txapelketara abiatu ginen, Irunera hain zuzen, eta ilusioz beteta. Eta Gasteiza oso zenbateko itsaropentsuak ekarri genituen:

  • Igerilari gehien eraman zuen kluba izan ginen (23 igerilari, 12 mutil eta 11 neska). CD Bidasoa XXI eta Galdakao IT klubetan 17 izan ziren.
  • Igeri egindako proba gehien egin zuen kluba izan ginen (75)
  • 23 domina eta 13 laugarren postu; beraz, sari gehien jaso zuen kluba
  • Espainiako 4 gutxieneko marka

Azken finean, neguko infantilen txapelketa ederra izan da, non gure igerilariak errendimendu ona adierazi duten eta talentu berriak azaldu diren.

Banakako probetan eta erreleboetan lortutako 23 dominak horrelaxe banatu ziren:

  • 5 urre: Pablo Espejo (100 bular-200 bular), Unai Galdós (800 libre), Laia Mateo (100 bizkar-400 libre)
  • 10 zilar: Naia Antón (100 estilo), Pablo Fernández (100 estilo-200 bular), Unax Gc de Albéniz (200 bizkar-400 estilo), Eneko Gonzalo-Bilbao (200 bular), Goretti Rubio (1500 libre), Urko Zugazaga (800 libre), emakumezko 4×100 libre eta 4×200 libre (Karla Álvarez de Eulate, Naia Antón, Elaia Bravo, Laia Mateo)
  • 8 brontze: Naia Antón (50 libre), Elaia Bravo (100 libre-800 libre), Julen Carrascosa (100 estilo), Maddalen Echevarría (100 estilo), Pablo Fernández (100 bular), Unai Galdós (1500 libre), Eneko Gonzalo-Bilbao (100 bular)

Gainera, 13 laugarren postu izan genituen: Karla Álvarez de Eulate (400 libre), Xabier Bartolomé (100 libre-200 libre), Julen Carrascosa (400 estilo), Unax Gc Albéniz (200 estilo), Iciar González (200 libre-400 libre), Laia Mateo (50 libre), Danel Pérez (800 libre), Urko Zugazaga (1500 libre), emakumezko 4×100 estilo (Laia Mateo, Maddalen Echevarría, Karla Álvarez de Eulate, Naia Antón), gizonezko 4×100 estilo (Unax Gc Albéniz, Pablo Espejo, Pablo Fernández, Xabier Bartolomé), gizonezko 4×100 libre (Unax Gc Albéniz, Xabier Bartolomé, Juan Mediavilla, Unai Galdós).

Espainiako infantilen txapelketarako 14 gutxieneko marka lortu ziren eta horien artean Pablo Espejok lortutakoak azpimarratu nahi ditugu, bere lehenengo gutxienekoak eta txapeleketa horretan klubeko ustekabeko markak izan baitira.

Gutxienekoen laburpena hauxe izan da:

  • Laia Mateo: sei gutxieneko, 100 bizkar, 200 libre eta 400 libre negurako eta udarako
  • Unax Gc Albéniz: lau gutxieneko, 100 bizkar eta 200 bizkar negurako eta udarako
  • Pablo Espejo: lau gutxieneko, 100 bular negurako eta udarako eta 200 bizkar eta 200 bular udarako
  • Gainera, gure nesken emakumezko 4×100 libreko erreleboa: Karla Álvarez de Eulate, Naia Antón, Elaia Bravo eta Laia Mateo udarako gutxienekoa lortzear egon ziren. Gauza bera gertatu zitzaien bere banakako probetan Pablo Fernándezi, Naia Antóni eta Elaia Bravori, gutxienekoak hurbil-hurbiletik ukitzekotan egon ziren eta.

ZORIONAK HOGEITA HIRU IGERILARIOI TXAPELKETA HORREGATIK, GAINERAKO DENBORALDIRAKO BULTZADA BAITA!!

EmaitzakArgazkiak

2020ko AFA eskolarteko ligaren 4. jardunaldia

Pasa den larunbatean, arratsaldeko jardunalian, AFA eskolarteko ligaren laugarren jardunaldian gure benjaminek “etxean” jokatzen zuten, Estadion anfitrioi hain zuzen.

Etorkizunari begirako gure apustuek lehiatzen ziren hiru probetatik bi probatan hartu zuten parte: 200 bular, 50 tximeleta eta 100 tximeleta, gehi emakumezko eta gizonezko 4×50 libreko erreleboak eta 4×50 estiloko errelebo mistoa.

Lehenengo postuak honako igerilari hauek bete zituzten:

  • 200 bular: Martina Ortega (1.a), Laida Díaz de Cerio (2.a) eta Miren Calleja (3.a) eta Sergio López de Ocariz (1.a), Jon Ayastuy (2.a), Oier Puente (3.a) eta Antton Echevarría (4.a)
  • 50 tximeleta: Maddi López de Luzuriaga (1.a), Amaia Rodríguez de Yurre (3.a), Nahia Andrés (4.a) eta Uxuri Iza (5.a) eta Bruno González (1.a), Oinatz Basabea (2.a) eta Pablo Hernández (3.a)
  • 100 tximeleta: Martina Ugaldea (2.a), Martina Ortega (3.a), Laida Díaz de Cerio (4.a) eta Miren Calleja (5.a) eta Peio Juaristi (1.a), Jon Ayastuy (2.a), Beñat Abaitua (3.a) eta Manex Abad (5.a).

Bestalde, erreleboetan, nagusiek 4×50 libre egin zuten igeri, lehenengo, hirugarren, laugarren eta bosgarren postuak eginda:

  • Emakumezko 4×50 libre 1. postua: Laida Díaz de Cerio, Martina Ortega, Miren Calleja, Martina Ugaldea
  • Emakumezko 4×50 libre 2. postua: Uxue Guzmán, Nahia Andrés, Sara Bidaurratzaga, Nora Durana
  • Gizonezko 4×50 libre 1. postua: Antton Echevarría, Jon Agastuy, Beñat Abaitua, Peio Juaristi
  • Gizonezko 4×50 libre 2. postua: Sergio López de Ocariz, Aitor Díaz de Cerio, Victor Pérez, Pablo Hernández
  • Gizonezko 4×50 libre 3. postua: Oier Puente, Ibon González, Ander Javier Landa, Iñigo Fernández
  • 4×50 estilo mistoa 3. postua: Markel Espejo, Amaia Rodríguez de Yurre, Manex Abad, Maddi López de Luzuriaga
  • 4×50 estilo mistoa 4. postua: Uxuri Iza, Guillermo Carriscaperea, Argider Marimón, Maddi Sanz
  • 4×50 estilo mistoa 5. postua: Imanol Juaristi, Izaro Abecia, Oier Fernández de Retana, Daniela Beltrán de Otálora

ZORIONAK BENJAMIN GUZTIOI, DATORREN JARDUNALDIA ….. MARTXOAN!!!

Emaitzak Argazkiak

2020ko infantil eta juniorren Espainiako Autonomia erkidegoko txapelketa

Hiru igerilari eta tekniko bat Euskal Herriko selekzioarekin

Hiru igerilari, neska bat eta bi mutil, guztiak juniorrak, 25 igerilari bakarrik aukeratu zituen euskal selekziorako klubaren ekarpena izan zen. Eta Kanarietako lur beroetara bidaiatu zuten otsailaren 14, 15 eta 16an CN Metropole historia handiko igerilekuan parte hartzeko. Izan ere, neguaren bihotzean kanpoko igerileku horretan kategoria infantil eta juniorren Espainiako Autonomia Erkidegoko txapelketa izan zuten.
Hiru igerilari horiek hauexek izan ziren: Beñat Agirrebaltzategi, Uxue Alba eta Xabier Nanclares. Eta horretan Oscar Abad lagundu zituen, selekzioaren staff teknikoaren parte izanda, entrenatzaile.

ESPAINIAKO BOST GUTXIENEKO MARKA ETA ARABAKO ADINEKO BI GUTXIENEKO MARKA!!!

Espainiako bost gutxieneko marka lortu ziren: Xabier Nanclaresek juniorren udako eta negurako 100 bular (1.08.83) eta 200 bular (2.30.84) probetan eta Uxue Alba, udako juniorren 100 bizkar proban (1.08.56) bere gutxieneko markak berretsi zituzten.

Arabako adineko markarik onenak ere azpimarratu behar ditugu: Xabier Nanclares 17 urtekoa 100 bular proban (1.08.83) eta Uxue Alba 16 urteko 800 libre proban (9.43.36).

Hauxe da Judizmendi IKaren hiru igerilarien proba eta postuen laburpena, bai banakako probetan, bai erreleboetan:

Uxue Alba:

  • 100 bizkar (1.08.56 – 12.a)
  • 800 libre (9.43.37 – 18.a)
  • 400 libre (4.45.39 – 19.a)
  • 4×200 libre (7.a)

Beñat Agirrebaltzategi:

  • 100 tximeleta (1.00.06 – 14.a)
  • 50 libre (25.53 – 15.a)
  • 100 libre (55.59 – 19.a)
  • 4×100 libre (7.a)
  • 4×100 estilo (8.a)
  • 4×200 libre (9.a)

Xabier Nanclares:

  • 200 bular (2.30.84 – 10.a)
  • 100 bular (1.08.83 – 11.a)
  • 4×100 estilo (8.a)

ZORIONAK LAUROI EUSKAL SELEKZIOAN BERRIRO PARTE HARTZEAGATIK!!!

Igeriketa eskolako izen-ematea: 2020ko Apirila-Ekaina

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan —Apirilatik ekainara— jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36 2095 3150 26 1090212548). Hau da Kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Astean egun bat: abonatu zaretenontzat, 86€; ez zaretenontzat 113€.
  • Astean bi egun: abonatu zaretenontzat, 117€ ; ez zaretenontzat 159€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN‑ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: Otsailaren 19tik martxoaren 4ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi igeriketa klubera (astegunetan, 17:30etatik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Bigarren hiruhilekoaren amaiera, 2020ko martxoaren 21ean
Hirugarren hiruhilekoaren hasiera, 2020ko martxoaren 23an