Informazio-Oharra

Zirkunstantziak kontuan hartuta, eta koronabirusaren osasun-krisiak etxean konfinatuta eta Estadioa itxita dagoenez, uste dugu une honetan oso arriskutsua dela edozein motatako erabakiak hartzea.

Gure asmoa ahal bezain laster eskola eta igeriketa klubaren jarduerari ekitea da baina hori orain ez dago gure esku. Datei buruz hitz egiten hasten denean, bi atalei dagokienez izan daitezkeen aukerak aztertuko ditugu.

Beraz, gertaeren zain geratuz, webgune honen bidez edo harremanetarako telefonoen bidez, eskolan jarduerak hasteko datei eta konpentsazioei buruz hartzen diren erabakien berri emango dugula jakinarazten dugu. Konpentsazio horien barruan, hiruhileko horretako kuoten itzulketa proportzionala izango da kontuan hartuko den aukeretako bat.

Bitartean, eskerrak eman behar dizkizuegu zuen ulermenagatik, zortea opa dizuegu, animo handia bidali, eta badakizue #etxeangeratu