3. hiruhilekoan izena emateko eta zirkularrak

Igeriketa eskolako izen-ematea: 2022ko Apirila – Ekaina

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan (apiriletik ekainera) igeriketa eskolan jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36.2095.3150.2610.9021.2548). Hau da kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

    • Matro, 2-3 urte eta 4 urte: 99€.
    • Astean egun bat: 107€.
    • Astean bi egun: 148€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: 2022ko martxoaren 4tik 11ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi Igeriketa Klubera (astegunetan, 17:30etik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Gogoratu! Bigarren hiruhilekoaren amaiera, 2022ko martxoaren 24an, osteguna, eta hirugarren hiruhilekoaren hasiera, 2022ko martxoaren 25an, ostirala.

Zirkularrak: