Funtzionamendua eta egitura

Igeriketa Eskola

Judizmendi IKaren igeriketaren irakaskuntza programa igeriketaren irakaskuntzaren teorian oinarritzen da, bi ataletan bereizita: oinarriak eta igeriketaren gaitasunak.

Jarraian Judizmendi IKaren funtzionamenduaren berri emango dizuegu. Espero dugu hori laguntza izatea aurrerapena eta zure seme-alabekin lan egiteko modua hobeto ulertzeko, gurekin dagoen bitartean.

Nahiz eta igeriketaren irakaskuntza progresiboa eta mailaz mailakoa izan, zenbait maila sortu ditugu, non igeriketaren irakaskuntza teoriaren helburuak lantzen baitugu, beti ere neska edo mutilaren adinaren arabera.

Prozesu luzen horren azken helburua ez da uretan biziraute hutsa, baizik eta ur-trebetasunak hartzea umeek honako hauetan probetxu izateko: alde batetik, inguru urtarrean moldatzeko; eta beste alde batetik, igeriketa etorkizunean bizimodu osasungarria izateko ekintza erabiltzeko.

Matroigeriketa

6 hilabete eta 2 urte bitartean inguru urtarrean egokitzea eta ohitzea, baita haurtxoaren psikomotrizitatea berpiztea ere bilatzen dugu. Etapa horretan gurasoen zeregina nahitaezkoa da datorkion guztiaz ohartzeko, zuen txikitxoarekin beharrezko lotura afektiboa izaten duzuelako

Txikiak

2 eta 5 urte bitartean uretan egokitu eta ohitzearekin jarraitzen dugu. Etapa horretan umeak inguru urtarra gune dibertigarri eta segurutzat hartzea nahi dugu, horrela geroago igeriketa irakaskuntza errazagoa eta eramangarriagoa izan dadin. 4 urtetik aurrera badira gai monitoreekin bakarrik ikasteko eta bide horretan inguru urtarrean autonomoak izatea lortuko dute.

IGERIKETA ESKOLA

Umea 5 urte arte inguru urtarrean ohitu den arren, hemendik aurrera ikasten eta igeriketa irakaskuntzan hasiko da; hori dela eta, ez da beharrezkoa aurreko mailak egin izana gure Igeriketa Eskolan hasteko.

Igeriketa irakaskuntzaren teoria bi alderdi nagusitan oinarritzen da -alde horietan banatu dugu gure Igeriketa Eskola-, zenbait xede eta helburu dituztenak:

  • Igeriketaren oinarriak: helburua inguru urtarrean bizirautea eta ohitze, flotazioa, arnasketa eta propultsio helburuak.
  • Igeriketaren trebetasunak: helburua inguru urtarra menderatzea, “igeri egiten jakitea”, hanako hauek gaindituta: desplazamenduak, jaurtiketak eta jasotzeak, birak eta saltoak.

Etapa horiek Estadion “Kimuak” eta “Loinak” izaten dira –launa mailakoak- eta igerileku desberdinetan eta etapa bakoitzari egokituta ematen dira.

Guztira zortzi maila dira, hasieran sakontasun gutxiko igerilekuan eta bukaeran 25 metro luzeko igerilekuan.

Eskolan egoteko batez besteko denbora bi urtekoa da, bertan etapa bakoitzeko helburu guztiak landuko baititugu.

Gutxi gorabeherako denbora da ezin baitugu ahaztu irakaskuntzan ikasle bakoitzaren ezaugarri psikikoek eta psikomotoreek eragina dutela; beraz, ikasteko denbora eta erritmoa desberdinak izan daitezke aipatutako ezaguerak barneratzeko orduan.

Maila bakoitzean egoteko denbora planifikatuta eta hainbat saiotan programatuta dago; modu horretan maila bakoitzean markatutako helburuak 2 hilabetetan lortu ahal dira. Ikasleen ikasteko moduaren jarraipen hobea izate aldera, etapa bakoitza bukatzean banakako ebaluaketa egingo dugu, lortutako helburuak baliozteko eta egiaztatzeko; eta beharrezkoa izango balitz, bestelako irakaskuntza aukerak bilatuko dira.

Kimuak

Etapa hori 4 mailatan bereizten da honako helburu hauek lantze aldera: ohitzea, flotazioa, arnasketa eta propultsioa.

Ekintza orokorrak eta tresna moduko jokoa erabiltzen ditugu helburuak lortzeko. Igerilekua -8 metroko irakasteko gunea- sakonera gutxikoa da hasieran eta sakonera hori handituz doa umeak ezaguera urtarrak hartzen dituen heinean.

Mailaka bereizita:

  • 1.- Olagarro txuria: ohitzea, arnasketa eta flotazioa lantzen ditugu.
  • 2.- Olagarro gorria: arnasketa estatikoa menderatzea lortzen du eta oinarrizko propulsioak lantzen ditugu.
  • 3.- Dortoka txuria: arnasketa dinamikoa lantzen dugu eta krol eta bular estiloetako propultsioak hasten ditugu.
  • 4.- Dortoka gorria: arnasketa dinamikoa menderatzen dugu eta 8 metroko igerilekuan krol eta bizkar estiloetan autonomia lortzen dugu.

Loinak

4 mailatan banatuta dago. Lehenenego hirurak Gazte Eraikuntzako 16 metroko igerilekuan ematen dira eta azkena 25 metroko igerilekuan.

Etapa horretan igeriketan lana analitikoagoa eta berariazkoagoa bihurtzen da, baina ez dugu inoiz jolas-alderdia baztertzen, garrantzitsua baita adin horietan.

Mailaka:

  • 5.- Amuarraina: 16 metroko igerilekuan krol eta bizkar estiloen desplazamenduak lantzen ditugu eta bular estiloa zatika hasten dugu.
  • 6.- Balea: Krol eta bizkar estiloak bultzatzen ditugu eta aldi berean zatika bular estiloa, birak eta buruz egindako urperaldiak lantzen ditugu.
  • 7.- Izurdea: 16 metroko igerilekuan hiru estiloak, birak eta urperaldiak menderatzea lortzen dugu.
  • 8.- Beltxarga: Aurreko mailaren helburu berak lantzen ditugu baina 25 metroko igerilekuan eta, gainera, tximeleta estiloa hasten dugu.

Behin 8 maila hauek gaindituta esan dezakegu seme-alabek igeriketa ez ezik, uretan dauden trebetasun urtarrak ezagutu eta menderatzen dituztela.

Behin Eskolako azken maila gaindituta, igeri egiten jarraitu nahi dutenentzat Judizmendi IKak etorkizuneko igerilariak erakarri eta aukeratzen ditu, tarte batean probatzeko asmoz.

Hautaketa hori kirol irizpidei begira egiten da eta, orokorki, 7 eta 8 urte bitarteko adinean, non igeriketa taldean oinarrizko entrenamendua hasten baita. Hortaz, ez da beharrezkoa Judizmendi IKaren igeriketa ikaskuntza prozesua bukatzea, hau da, prozesua Igeriketa Eskola osatzen duten zortzi maila gainditzen direnean bukatzen da.

Ikusten duzuenez, ez dugu igeriketa ikastaroei buruz hitz egiten, Igeriketa Eskolari buruz baizik. Hortxe seme-alabak 6 hilabete eta 7 edo 8 urte bitartean egoten dira eta uretan hainbat ezaguera eta trebetasun hartzen dituzte inguru urtarrean ondo moldatzen direla ulertzeko.

ZER JAKIN BEHAR DUZUN:

  • Ume bakoitzak bere ahalmen psikiko eta psikomotoreak ditu; beraz, nork bere aurreratze-prozesua du.
  • Jolasa umeek ikasteko beharrezko tresna da.
  • Igeriketa ikasteko azken faseetan beharrezkoa da ikasketa analitikoa eta berariazkoa, baina jolas- eta dibertimenduzko alderkiak ahaztu gabe.

Gorakoak edo gorozkiak uretan saihesteko