Izena emateko eta zirkularrak

Igeriketa eskolako izen-ematea: 2021ko Apirila – Ekaina

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan (apiriletik ekainera) igeriketa eskolan jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36.2095.3150.2610.9021.2548). Hau da kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

– Astean egun bat: 86€.
– Astean bi egun: 117€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: 2021eko Martxoaren 8tik martxoaren 12ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi Igeriketa Klubera (astegunetan, 17:30etik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Gogoratu! Bigarrengo hiruhilekoaren amaiera, 2021ko martxoaren 25an eta hirugarren hiruhilekoaren hasiera, 2021ko martxoaren 26an.

Zirkularrak: