Eskola

EscuelaJudizmendi Igeriketa Klubak, txapelketako hainbat kategoriatan igerilari asko izateaz gain, Igeriketa Eskola dauka, kirol arloaren iturri nagusia.

Eskola horretan 2 eta 12 urte bitarteko 600 igerilari ditugu guztira. Kopuru hau hiruhilabetero aldatzen da, baina gehienetan berdin jarraitzen du.

Judizmendi kluba eskolan igerian ikasten duten umeekin hornitzen bada ere, eskolaren azken helburua ez da goi mailako txapelketarako igerilariak lortzea, baizik eta pertsonak hazi eta hezi nahi ditugu ur jardueren bidez. Gure xedea hauxe da: umeek nahiko ezaguera izatea uretan gainbizitzeko eta etorkizunean bizimodu osasungarria har dezaten gorputz ariketak praktikan jarrita.

Lan hori egite aldera, Judizmendi Igeriketa Taldeak langile asko ditu, gaur egun 11 monitore hain zuzen, hainbat irakaskuntza kategoriatan eta ordutegi eta egunetan banatuta daudenak. Hori guztia irakaskuntza proiektuan oinarritzen da, igeriketa teoria lagun, eta ditugun aukera eta azpiegitura egokitu behar dugula kontuan hartuta.