Eskolartekoen entrenamenduak Uztailan

Hainbeste denbora geldirik ez egoteko, eta uztailean igerilekua egun batzuetan eta goizeko ordu batzuetan edukita, eskolartekoen entrenamenduak bueltan daude. Uztailaren 6an hasi eta hilabete osoan zehar izango dira.

Entrenamendu talde batzuk antolatu ditugu eta bakoitzari kolore bat esleitu diogu. Talde bakoitzak ordutegi bat du eta hasi den astearen aurreko igandera arte eman ahal izango duzue izena. Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira. Izena astero eman beharko da, eta honako inprimaki honen bidez egingo da, hemen klik eginda. Astero eguneratuko dugu inprimakia.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzarik izanez gero, idatz ezazue webguneko harremanetarako formularioaren bidez.