2020ko Alebinen Federazio autonomikoen Espainiako txapelketa

Bi igerilari eta entrenatzailea alebinen federazio autonomikoen Espainiako txapelketan

Gure igerilariak, Alejandra Montejo eta Uxue Navarro, eta bere entrenatzailea, Marta Redondo, poz-pozik itzuli ziren otsailaren 28 eta 29an eta martxoaren 1ean, Oviedo hirian izan zen eskolarteko Federazio Autonomikoen Espainiako Txapelketatik. Eta horrelako poza izateko zenbait arrazoi egon ziren: euskal selekzioaren deia –igerilarientzako euskal taldean parte hartzeko LEHENENGO deialdia izan da-, txapelketan lortutako marken maila eta puntuko azken sailkapena. Hitzordu horretan, euskal selekzioak azken urteetako parte-hartzerik onenetarikoa izan du, taldeko azken sailkapenean seigarren postua eskuraturik eta aurreko urteko hamargarren postua nabari hobetzen baitu. Uxuek eta Alejandrak beste 6 emakumezko igerilarirekin eta beste 10 igerilari batzuekin osatu zuten selekzioa.

ESPAINIAKO LAU GUTXIENEKO MARKA eta ARABAKO ADINEKO LAU GUTXIENEKO MARKA!!!

Arabako adineko markarik onenak direla eta, Uxue Navarrok denak bete zituen, 13 urteko lau adineko markarik onen apurturik. Izan ere, hori igeri egindako banakako hiru probetan lortu zuen, baina ostiralean 100 tximeleta probakoa berriro apurtu zuen 400 estilo probako pasean (1.10.01) eta igandean 100 tximeleta proban bertan berriz apurtu zuen (1.08.43). Beste bi apurketa 200 tximeleta (2.31.12) eta 400 estilo (5.17.74) probetan gertatu ziren.

Eta Espainiako gutxienekoak direla eta, esandako probetan Uxuek lortutako 3 probar, Alejandra Montejok egin zuena gehitzen zaio: 4×100 libre erreleboaren lehenengo postan eta denboraldi honetako bere lehenengo gutxienekoa (100 libre-1.02.47).

Hauxe da klubeko bi parte-hartzaileen proba eta postuen laburpena, bai banakako probetan, bai erreleboetan:

UXUE NAVARRO

  • 200 tximeleta 2.31.12 – 2. postua
  • 100 tximeleta 1.08.43 – 4. postua
  • 400 estilo 5.17.74 – 5. postua
  • 4×200 libre – 8. postua
  • 4×100 estilo – 4. postua

ALEJANDRA MONTEJO

  • 200 tximeleta 2.42.12 – 11. postua
  • 100 tximeleta 1.12.28 – 15. postua
  • 4×100 libre – 8. postua
  • 4×100 estilo – 4. postua

ZORIONAK BIOI, BESTE URRATS BAT UDAKO ESPAINAKO TXAPELKETAKO ZUEN PRESTAKUNTZAN!!!

EmaitzakArgazkiak