Neguko Euskal Herriko Txapelketako junior eta absolutuen taldekako sailkapenetan podiumak bete dira

Martxoaren 19 eta 20ko asteburuan, goiz eta arratsaldez, neguko Euskal Herriko Txapelketaren antolatzaile izateko ohorea eta ardura izan genuen, junior mailan eta maila absolutuan. Antolaketa-erronka handia izan zen maila autonomiko goreneko lehen txapelketa harmailetan ikusleekin izanik baitzen eta pandemia-garaian 400 igerilari inguruk parte hartzen baitzuten; eta horrez gain, eta esan dezakegu antolaketa-arrakasta erabatekoa izan zela.

Kirol arloari dagokionez, beste behin ere igerilari parte-hartzaile gehien eta proba gehien igeri egin dituen kluba izan ginen. Eta zenbaki horiek positiboki islatu ziren taldekako sailkapenetan. Podiumak bete-betean lortu ziren: sei guztira, bai junior mailan, bai kategoria absolutuan, generoaren araberako sailkapen partzialetan eta baterako sailkapenetan.

SAILKAPEN ABSOLUTUA:

  • Taldekoa: 2. talde sailkatua
  • Gizonezkoak: 3. sailkatuak
  • Emakumezkoak: 3. sailkatuak

JUNIOR MAILAKO SAILKAPENA:

  • Taldekoa: 3. talde sailkatua
  • Gizonezkoak: 3. sailkatuak
  • Emakumezkoak: 2. sailkatuak12 igerilarik lortu zuten Junior eta absolutuen sailkapenetako banakako eta erreleboetako podiumetan sartzea. Guztira 31 domina lortu zituzten, 27 banaka eta 4 errelebotan:

12 igerilarik junior eta absolutuen sailkapenetako banakako eta erreleboetako podiumetan sartzea lortu zuten. Guztira 31 domina eskuratu zituzten, 27 banaka eta 4 errelebotan:

ABSOLUTUAK

  • Uxue Alba: 200Bi (1.a 2.22.64) – 100Bi (2.a 1.07.49)
  • Beñat Agirrebaltzategi: 50TX (1.a 25.82) – 100L (2.a 53.34) – 100TX (3.a 58.54) – 50L (3.a 24.52)
  • Pablo Espejo: 50Bu (1.a 30.47) – 200Ei (3.a 2.19.54)
  • Maider Meléndez: 100Bu (2.a 1.18.08) – 50Bu (3.a 34.93)
  • Mikel Arrúe: 50Bi (3.a 28.07)
  • Laia Mateo: 200Bi (3.a 2.29.53)
  • Alex Ojanguren: 1500L (1.a 16.46.36) – 400L (2.a 4.14.09)
  • Urko Zugazaga: 800L (3.a 8.48.46)
  • 4x50Ei maskulino (3.a 1.48.80) (Mikel Arrúe, Xabier Nanclares, Beñat Agirrebaltzategi, Ander Jiménez)
  • 4x100Ei maskulino (3.a 4.02.28) (Mikel Arrúe, Xabier Nanclares, Ander Jiménez, Beñat Agirrebaltzategi)
  • 4x50L femenino (3.a 1.53.60) (Uxue Navarro, Naroa Sanz, Laia Mateo, Naia Antón)
  • 4x100Ei femenino (3.a 4.35.81) (Uxue Alba, Maider Meléndez, Uxue Navarro, Naia Antón)

JUNIOR

  • Pablo Espejo: 50Bu (1.a 30.47) – 200Ei (2.a 2.19.54)
  • Unax García de Albéniz: 50Bi (2.a 28.17) – 100Bi (3.a 1.01.74)
  • Urko Zugazaga: 1500L (1.a 17.17.12) – 800L (3.a 8.48.46)
  • Laia Mateo: 200Bi (2.a 2.29.53) – 400L (3.a 4.49.18)
  • Karla Álvarez de Eulate: 50Tx (3.a 32.61)
  • Maddalen Echevarría: 400Ei (2.a 5.45.94) – 200Bu (3.a 2.56.41)
  • Goretti Rubio: 1500L (1.a 19.18.45)

Espainiarako 16 minimo lortu ziren: Uxue Alba (200Bi), Uxue Navarro (100L), Beñat Agirrebaltzategi (50Tx-50L-100L), Mikel Arrue (50Bi), Pablo Espejo (50Bu), Unax García de Albéniz (100Bi-200Bi negu/uda), Urko Zugazaga: (800L negu/uda-200L), 4x100Ei gizonezko junior denboren gehiketa eginda (Unax Gc de Albéniz, Pablo Espejo, Aritz Marimón, Urko Zugazaga) negu/uda

Eta errekorren eta markarik onenen tauletako markei dagokienez, hiru apurtzeak aipatuko ditugu:

  • Arabako errekor absolutua: Beñat Agirrebaltzategi 50L (24.08)
  • Euskadiko 17 urteko markarik onena Pablo Espejo 50Bu (30.47)
  • Arabako emakumezko errekor absolutua 4x200L (Laia Mateo, Uxue Navarro, Naroa Sanz, Uxue Alba)

ZORIONAK PARTE HARTU DUZUEN HOGEITA HAMALAU IGERILARIOI, GUZTION BATURA DA ARRAKASTA!!

EmaitzakArgazkiakStreaming