2020ko Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketa

Uxue Alba eta Borja Casas, Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketako dominadunak


Pasa den urtarrilaren 18an Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketa Lasarten izan zen, non 33 igerilari igerilekura jaurti baitziren: infantilek 2.000 metro eta junior 1, junior 2 eta seniorrek 3.000 metroko distantzia egitera. Oraingoan klubak 3 igerilari eraman zituen, Elaia Bravo neska infantila, Uxue Alba neska junior 1 eta Borja Casas mutil junior 2.

Emakumezkoentzat lehenengo aldia zen iraupen-diziplina batean lehiatzen probatzeko eta Borjak, joan den denboraldian hasita, aurten errepikatu zuen.

Klubeko emaitzak hauexek izan ziren: hiru ordezkari, bi domina eta bosgarren postu bat.

  • Uxue Alba, Euskal Herriko junior 1 txapelduna 36.56.22 denbora eginda.
  • Borja Casas, Euskal Herriko junior 2 hirugarren sailkatua, 36.27.93 denbora, eta pasa den denboraldiko marka 30 segundutan jaitsita.
  • Elaia Bravo, infantilen bosgarren sailkatua 26.04.86 denbora eginda

ZORIONAK HIRU SUPERFONDISTEI, OSO EMAITZA ONAK!!

Emaitzak