Espainiako txapelketa absolutua 25mt igeritokian – Xixon Irailak 2019

Euskadiko bi gutxieneko marka Xabier Nanclaresentzat

Pasatutako egunetan -azaroaren 14tik 17ra- Gijonen izan genuen estatu mailako igeriketa lehenego hitzordua, Espainiako Txapelketa Absolutua 25 metroko igeritokian, zeinek gutxi barru Glasgowen izango den igeritoki laburreko Europako Txapelketan sailkatzeko balio baitu.

Hara, Arabako ordezkari bakarrak, klubeko hiru igerilari joan ziren: hitzordu honetako beteranoa, Aaron Mulvey absolutua, eta hasiberriak, biak junior kategoriakoak baina lehia absolutuan gutxienekoak dituztenak, Xabier Nanclares eta Uxue Alba. Hirurek bina probatan hartu dute parte eta bere markek kontent utzi gaituzte, oso data goiztiarrak direla kontuan hartuta.

Nagusitu behar duguna 16 urteko Euskadiko bi gutxieneko markak dira, Xabier Nanclaresen esku: horietako batek –200 bular probak, 2.20.65 denbora eginda- bi segundu jaitsi zituen 1994. urteko aurreko marka; eta bestea –100 bular, 1.05.95 denborakoa- lehenengo aldiz 1.06.00 denboratik beherakoa da.

Hauxe da hiru igerilariren proben eta postuen laburpena:

  • Aaron Mulvey: 50 bular ( 29.54 – 22.a ) 50 tximeleta ( 25.45 – 31.a )
  • Xabier Nanclares: 200 bular ( 2.20.65 – 26.a ) 100 bular ( 1.05.95 – 46.a )
  • Uxue Alba: 200 bizkar ( 2.18.66 – 28.a ) 100 bizkar ( 1.05.54 – 46.a )

HASIERA EDERRA GURE ORDEZKARIENTZAT ESPAINIAKO TXAPELKETAN!!!
GURE HURRENGO HITZORDUA…….. EUSKADIKO KLUBEN KOPA, AZAROAK 30. AURRERA, TALDE!!!