2020ko Arabako junior eta absolutuen Txapelketa

Junior eta absolutuek bikain egin zuten igeri probintziako txapelketan

Pasa den asteburuan eta jardunaldi bikoitzean, otsailak 29, larunbatean, eta martxoak 1, igande goizean, Mendizorrotza IK-ko igeritokian Arabako junior eta absolutuen Txapelketa izan zen, non gure igerilari infantilek ere hartu zuten parte, berezko sailkapenik gabe.

Berriz ere parte-hartzaile gehien eraman eta kategoriako eta urteko sari gehien lortu zituen kluba izan ginen; izan ere, banatutako 23tik 18 trofeo jaso genituen.

Markak direla eta, Uxue Albaren Arabako errekor absolutua azpimarratu behar da, 200 bizkar proban eta 2.17.02 denbora eginda, zein aldi berean 16 urteko Arabako markarik onena baita. Horrez gain, Uxuek 16 urteko Arabako beste bi markarik onen eskuratu zituen: 800 libre -9.20.86- eta 100 bizkar -1.04.64-.

Xabier Nanclaresek ere 17 urteko markarik onena egin zuen 100 bular proban, 1.05.67 denbora eginda, adineko Autonomiako markarik onenetik oso hurbil geldirik.

Espainiako gutxieneko markei dagokienez, txapelketa honetan hamalau egin ziren:

  • Maialen Azpitarte: 50 bizkar absolutuen Espainiako Open Txapelketa
  • Uxue Alba: 200 bizkar neguko eta udako junior eta absolutuen Espainako txapelketa
    100 bizkar neguko eta udako junior Espainiako txapelketa
    200 libre eta 800 libre udako junior Espainiako txapelketa
  • Laia Mateo: 100 libre neguko eta udako infantilen Espainiako txapelketa
  • Aaron Mulvey: 50 tximeleta absolutuen Espainiako Open Txapelketa
  • Xabier Nanclares: 100 bular Espainiako Open eta udako txapelketa
  • Gizonezko infantilen erreleboa 4×100 estilo Udako Espainiako txapelketa denborak gehituta: Unax
  • Neguko absolutuen erreleboa 4×50 estilo

Kategoría eta urteko sariak direla eta, hauexek izan ziren banatutako 18 sari:

  • GIZONEZKO SENIOR MASCULINO: 1.a Aaron Mulvey 2.a Alex Ojanguren 3.a Jaran Padilla
  • EMAKUMEZKO SENIOR FEMENINO: 1.a Maialen Azpitarte 2.a Leire Ochoa de Eribe
  • GIZONEZKO 00 urtea: 1.a Oscar Valderrama
  • EMAKUMEZKO ABSOLUTU GAZTE 02 urtea: 1.a Nahia San Vicente 2.a Leire Lpz de Goikoetxea
  • GIZONEZKO JUNIOR 02 urtea: 1.a Aritz Coca 3.a Aritz Nájera
  • EMAKUMEZKO JUNIOR 03 urtea: 1.a Aida Tazón 2.a Carolina García 3.a Maialen Bañuelos
  • GIZONEZKO JUNIOR 03 urtea: 1.a Xabier Nanclares, 2.a Xabier Meneses
  • EMAKUMEZKO JUNIOR 04 urtea: 1.a Uxue Alba 2.a June San Vicente 3.a June Mateo

ZORIONAK IGERILARI GUZTIOI. HURRENGO HITZORDUA ………. AUTONOMIAKO JUNIOR ETA ABSOLUTUEN TXAPELKETA eta INFANTILEN ESPAINIAKO TXAPELKETA!!!!

EmaitzakArgazkiak