Alebinen eta infantiles Arabako neguko txapelketa eta Camargoko Udala Sari nagusia

Berriro txapelketaz betetako beste asteburu bat: ia klub osoa lehian bi egoitzatan eta bietan zirrara onak.

Mendizorrotza alebinen eta infantilen Arabako Txapelketaren egoitza izan zen, non 55 igerilari joan baikinen; izan ere, parte-hartzaile gehien izan zituen kluba izan ginen, 26 alebin eta 29 infantil. Hau kategoria hauetako lehenengo deialdi handia izan da.

Lehenago, larunbat arratsaldean, gure aurrebenjaminak lehen aldiz bere Estadio kuttunetik atera ziren Mendizorrotzan lehiatzera, erakusketa moduan. Aldageletatik beldurrak aidean irten ziren instalazio ikaragarri horiek ikusita, baina berehala gainditu eta erakutsi ziguten nola aurreratu duten, 50 libre proba aparta igeri egin ondoren: Malen Abaitua, Eider Aguirre, Elisa Azcorreta, Martina Durana, Anne Sánchez, Alex Armiño, Imanol Bidaurraga, Hegoi Callado, Nicolás Castresana, Eneko Echevarría, Fermín Martínez, Jon Ortiz de Barrón, Pablo Samaniego gure etorkizuna dira.

EUSKAL HERRIKO 107 GUTXIENEKO MARKA, ESPAINIAKO 12 GUTXIENEKO MARKA ETA HIRU ARABAKO ADINEKO MARKARIK ONEN!!

Eta Arabako Txapelketan gutxieneko marka dezente jaso genuen, hain zuzen, Euskadiko 107 gutxieneko marka, 14 giltza-gutxieneko, 55 infantil eta 22 alebin.

Infantilen taldeko hiru igerilari aipatu beharra dugu aldez aurretik Euskadiko neguko txapelketarako gutxienekorik ez zeukatelako eta azken aukerako txapelketa honetan lortu egin zutelako: Sofía Cagigal, Pablo Fernández eta Gabriel Ibáñez. Haiekin batera datorren infantilen Euskal Herriko Txapelketara eramango dugun igerilari-kopurua 23ra igotzen da. Horrez gain, bi igerilari alebin ere ezin ditugu ahaztu -Gure Abad eta Adrián Martínez-, alebinen udako Euskal Herriko Txapelketarako bere lehenengo gutxieneko marka lortu dute eta.

Espainiako gutxieneko markak direla eta, hamabi bildu genituen txapelketa horretan: Unax García de Albéniz (100 bizkar infantilen neguko eta udakoa) eta Laia Mateo (100 bizkar eta 200 bizkar infantilen neguko eta udakoa eta 50 libre eta 200 libre infantilen udakoa). Eta txapelketako benetako sorpresa Uxue Navarro izan zen; gutxienekoak lortzegatik ez ezik, bere marken kalitateagatik ere (100 tximeleta, 200 tximeleta, 400 libre eta 400 estilo alebinen udarako). Uxueren pasadizoa ere ikusi genuen, zeren eta 100 tximeleta probako gutxieneko marka 200 tximeleta probaren pasean lortu baitzuen: hau zaila da ikusten, dudarik gabe.

Emandako 40 sariretatik klubak 24 jaso zituen, horrelaxe banatuta:

  • GIZONEZKO ALEBIN 07. urtea: 1.a Adrián Martínez 4.a Oier Marimón 5.a Alejandro Jiménez
  • EMAKUMEZKO ALEBIN 08. urtea: 3.a Gure Abad 5.a Maddi Baztán
  • GIZONEZKO ALEBIN 06. urtea: 1.a Jokin Nanclares
  • EMAKUMEZKO ALEBIN 07. urtea: 1.a Uxue Navarro 2.a Naroa Sanz 4.a Maienne Martínez de San Vicente 5.a Alejandra Montejo
  • GIZONEZKO INFANTIL 05. urtea: 1.a Unax García de Albéniz 2.a Aritz Marimón 3.a Urko Zugazaga 4.a Pablo Espejo 5.a Julen Carrascosa
  • EMAKUMEZKO INFANTIL 06. urtea: 1.a Laia Mateo 2.a Maddalen Echevarría 3.a Iciar González
  • GIZONEZKO INFANTIL 04. urtea: 2.a Xabier Bartolomé 3.a Pablo Fernández 4.a Gabriel Ibáñez
  • EMAKUMEZKO INFANTIL 05. urtea: 2.a Naia Antón 4.a Karla Álvarez de Eulate 5.a Elaia Bravo

ResultadosImágenes

CAMARGOKO UDALA NAZIOARTEKO SARI NAGUSIA

Bere aldetik, juniorren eta absolutuen taldeko batzuk, 4 mutil eta 5 neska, Kantabriako lurretan lehiatu ziren Camargoko Udala Nazioarteko Sari Nagusian. Izen handiko txapelketa horretan nazioarteko igerilariek hartu zuen parte, besteak beste, Melani Costak eta Marta Gonzálezek, Martín Melconianek eta Juan Franscisco Segurak.

Proba eta kategoria bakoitzeko lehenengo postuetan hauexek geratu ziren:

  • Iker Bañuelos 3. absolutua 200 bular
  • Xabi Nanclares 1. junior 50 tximeleta eta 3. junior 100 tximeleta
  • Oier Perez 2. junior 200 Libre
  • Maialen Bañuelos 1. junior 50 bular eta 3. junior 100 bular
  • Aitana García de Albéniz 2. junior 50 bizkar eta 100 bizkar
  • June San Vicente 3. junior 50 tximeleta.

4×100 Estilo probako erreleboan mutilak 3.ak izan ziren eta neskak 6. postuan heldu ziren.

Resultados

ZORIONAK KLUBEKO IGERILARI GUZTIEI IGERIKETA ASTEBURU EDER HORI EMATEAGATIK!!!!