2020ko infantilen Euskal Herriko neguko txapelketa

Iruneko infantilen Euskal Herriko neguko txapelketa bikainean infantilak gailendu dira

Mugako lurretako pasatu den asteburuak sorpresa eder asko ekarri zizkigun. Azken Portu kiroldegiaren beroari eusteko mozorroak jantzita, neguko Euskal Herriko Txapelketara abiatu ginen, Irunera hain zuzen, eta ilusioz beteta. Eta Gasteiza oso zenbateko itsaropentsuak ekarri genituen:

  • Igerilari gehien eraman zuen kluba izan ginen (23 igerilari, 12 mutil eta 11 neska). CD Bidasoa XXI eta Galdakao IT klubetan 17 izan ziren.
  • Igeri egindako proba gehien egin zuen kluba izan ginen (75)
  • 23 domina eta 13 laugarren postu; beraz, sari gehien jaso zuen kluba
  • Espainiako 4 gutxieneko marka

Azken finean, neguko infantilen txapelketa ederra izan da, non gure igerilariak errendimendu ona adierazi duten eta talentu berriak azaldu diren.

Banakako probetan eta erreleboetan lortutako 23 dominak horrelaxe banatu ziren:

  • 5 urre: Pablo Espejo (100 bular-200 bular), Unai Galdós (800 libre), Laia Mateo (100 bizkar-400 libre)
  • 10 zilar: Naia Antón (100 estilo), Pablo Fernández (100 estilo-200 bular), Unax Gc de Albéniz (200 bizkar-400 estilo), Eneko Gonzalo-Bilbao (200 bular), Goretti Rubio (1500 libre), Urko Zugazaga (800 libre), emakumezko 4×100 libre eta 4×200 libre (Karla Álvarez de Eulate, Naia Antón, Elaia Bravo, Laia Mateo)
  • 8 brontze: Naia Antón (50 libre), Elaia Bravo (100 libre-800 libre), Julen Carrascosa (100 estilo), Maddalen Echevarría (100 estilo), Pablo Fernández (100 bular), Unai Galdós (1500 libre), Eneko Gonzalo-Bilbao (100 bular)

Gainera, 13 laugarren postu izan genituen: Karla Álvarez de Eulate (400 libre), Xabier Bartolomé (100 libre-200 libre), Julen Carrascosa (400 estilo), Unax Gc Albéniz (200 estilo), Iciar González (200 libre-400 libre), Laia Mateo (50 libre), Danel Pérez (800 libre), Urko Zugazaga (1500 libre), emakumezko 4×100 estilo (Laia Mateo, Maddalen Echevarría, Karla Álvarez de Eulate, Naia Antón), gizonezko 4×100 estilo (Unax Gc Albéniz, Pablo Espejo, Pablo Fernández, Xabier Bartolomé), gizonezko 4×100 libre (Unax Gc Albéniz, Xabier Bartolomé, Juan Mediavilla, Unai Galdós).

Espainiako infantilen txapelketarako 14 gutxieneko marka lortu ziren eta horien artean Pablo Espejok lortutakoak azpimarratu nahi ditugu, bere lehenengo gutxienekoak eta txapeleketa horretan klubeko ustekabeko markak izan baitira.

Gutxienekoen laburpena hauxe izan da:

  • Laia Mateo: sei gutxieneko, 100 bizkar, 200 libre eta 400 libre negurako eta udarako
  • Unax Gc Albéniz: lau gutxieneko, 100 bizkar eta 200 bizkar negurako eta udarako
  • Pablo Espejo: lau gutxieneko, 100 bular negurako eta udarako eta 200 bizkar eta 200 bular udarako
  • Gainera, gure nesken emakumezko 4×100 libreko erreleboa: Karla Álvarez de Eulate, Naia Antón, Elaia Bravo eta Laia Mateo udarako gutxienekoa lortzear egon ziren. Gauza bera gertatu zitzaien bere banakako probetan Pablo Fernándezi, Naia Antóni eta Elaia Bravori, gutxienekoak hurbil-hurbiletik ukitzekotan egon ziren eta.

ZORIONAK HOGEITA HIRU IGERILARIOI TXAPELKETA HORREGATIK, GAINERAKO DENBORALDIRAKO BULTZADA BAITA!!

EmaitzakArgazkiak