Igeriketa eskolako izen-ematea: 2020ko Apirila-Ekaina

Zuen seme-alabek hurrengo hiruhilekoan —Apirilatik ekainara— jarraitzea nahi baduzue, kuota ordaindu behar duzue Kutxabank edozein bulegotan (kontu korrontea: ES36 2095 3150 26 1090212548). Hau da Kuotaren zenbatekoa, eskolako egunen arabera:

  • Astean egun bat: abonatu zaretenontzat, 86€; ez zaretenontzat 113€.
  • Astean bi egun: abonatu zaretenontzat, 117€ ; ez zaretenontzat 159€.

GARRANTZITSUA: Ordainketaren kontzeptu gisa, IKASLEAREN IZEN‑ABIZENAK adierazi.

BERRITZEKO EPEA: Otsailaren 19tik martxoaren 4ra. Egun horretatik aurrera, berritu ez dutenen lekuak banatzen hasiko gara, itxaron zerrendan daudenen artean.

Jarraitu nahi ez duzuenok, mesedez, baieztatu eskolatik kendu nahi duzuela. Horretarako, etorri Judizmendi igeriketa klubera (astegunetan, 17:30etatik 19:30era), deitu 945 130 223 telefonora, edo idatzi escuela@cnjudizmendi.com helbidera.

Bigarren hiruhilekoaren amaiera, 2020ko martxoaren 21ean
Hirugarren hiruhilekoaren hasiera, 2020ko martxoaren 23an

Alebinen eta infantiles Arabako neguko txapelketa eta Camargoko Udala Sari nagusia

Berriro txapelketaz betetako beste asteburu bat: ia klub osoa lehian bi egoitzatan eta bietan zirrara onak.

Mendizorrotza alebinen eta infantilen Arabako Txapelketaren egoitza izan zen, non 55 igerilari joan baikinen; izan ere, parte-hartzaile gehien izan zituen kluba izan ginen, 26 alebin eta 29 infantil. Hau kategoria hauetako lehenengo deialdi handia izan da.

Lehenago, larunbat arratsaldean, gure aurrebenjaminak lehen aldiz bere Estadio kuttunetik atera ziren Mendizorrotzan lehiatzera, erakusketa moduan. Aldageletatik beldurrak aidean irten ziren instalazio ikaragarri horiek ikusita, baina berehala gainditu eta erakutsi ziguten nola aurreratu duten, 50 libre proba aparta igeri egin ondoren: Malen Abaitua, Eider Aguirre, Elisa Azcorreta, Martina Durana, Anne Sánchez, Alex Armiño, Imanol Bidaurraga, Hegoi Callado, Nicolás Castresana, Eneko Echevarría, Fermín Martínez, Jon Ortiz de Barrón, Pablo Samaniego gure etorkizuna dira.

EUSKAL HERRIKO 107 GUTXIENEKO MARKA, ESPAINIAKO 12 GUTXIENEKO MARKA ETA HIRU ARABAKO ADINEKO MARKARIK ONEN!!

Eta Arabako Txapelketan gutxieneko marka dezente jaso genuen, hain zuzen, Euskadiko 107 gutxieneko marka, 14 giltza-gutxieneko, 55 infantil eta 22 alebin.

Infantilen taldeko hiru igerilari aipatu beharra dugu aldez aurretik Euskadiko neguko txapelketarako gutxienekorik ez zeukatelako eta azken aukerako txapelketa honetan lortu egin zutelako: Sofía Cagigal, Pablo Fernández eta Gabriel Ibáñez. Haiekin batera datorren infantilen Euskal Herriko Txapelketara eramango dugun igerilari-kopurua 23ra igotzen da. Horrez gain, bi igerilari alebin ere ezin ditugu ahaztu -Gure Abad eta Adrián Martínez-, alebinen udako Euskal Herriko Txapelketarako bere lehenengo gutxieneko marka lortu dute eta.

Espainiako gutxieneko markak direla eta, hamabi bildu genituen txapelketa horretan: Unax García de Albéniz (100 bizkar infantilen neguko eta udakoa) eta Laia Mateo (100 bizkar eta 200 bizkar infantilen neguko eta udakoa eta 50 libre eta 200 libre infantilen udakoa). Eta txapelketako benetako sorpresa Uxue Navarro izan zen; gutxienekoak lortzegatik ez ezik, bere marken kalitateagatik ere (100 tximeleta, 200 tximeleta, 400 libre eta 400 estilo alebinen udarako). Uxueren pasadizoa ere ikusi genuen, zeren eta 100 tximeleta probako gutxieneko marka 200 tximeleta probaren pasean lortu baitzuen: hau zaila da ikusten, dudarik gabe.

Emandako 40 sariretatik klubak 24 jaso zituen, horrelaxe banatuta:

  • GIZONEZKO ALEBIN 07. urtea: 1.a Adrián Martínez 4.a Oier Marimón 5.a Alejandro Jiménez
  • EMAKUMEZKO ALEBIN 08. urtea: 3.a Gure Abad 5.a Maddi Baztán
  • GIZONEZKO ALEBIN 06. urtea: 1.a Jokin Nanclares
  • EMAKUMEZKO ALEBIN 07. urtea: 1.a Uxue Navarro 2.a Naroa Sanz 4.a Maienne Martínez de San Vicente 5.a Alejandra Montejo
  • GIZONEZKO INFANTIL 05. urtea: 1.a Unax García de Albéniz 2.a Aritz Marimón 3.a Urko Zugazaga 4.a Pablo Espejo 5.a Julen Carrascosa
  • EMAKUMEZKO INFANTIL 06. urtea: 1.a Laia Mateo 2.a Maddalen Echevarría 3.a Iciar González
  • GIZONEZKO INFANTIL 04. urtea: 2.a Xabier Bartolomé 3.a Pablo Fernández 4.a Gabriel Ibáñez
  • EMAKUMEZKO INFANTIL 05. urtea: 2.a Naia Antón 4.a Karla Álvarez de Eulate 5.a Elaia Bravo

ResultadosImágenes

CAMARGOKO UDALA NAZIOARTEKO SARI NAGUSIA

Bere aldetik, juniorren eta absolutuen taldeko batzuk, 4 mutil eta 5 neska, Kantabriako lurretan lehiatu ziren Camargoko Udala Nazioarteko Sari Nagusian. Izen handiko txapelketa horretan nazioarteko igerilariek hartu zuen parte, besteak beste, Melani Costak eta Marta Gonzálezek, Martín Melconianek eta Juan Franscisco Segurak.

Proba eta kategoria bakoitzeko lehenengo postuetan hauexek geratu ziren:

  • Iker Bañuelos 3. absolutua 200 bular
  • Xabi Nanclares 1. junior 50 tximeleta eta 3. junior 100 tximeleta
  • Oier Perez 2. junior 200 Libre
  • Maialen Bañuelos 1. junior 50 bular eta 3. junior 100 bular
  • Aitana García de Albéniz 2. junior 50 bizkar eta 100 bizkar
  • June San Vicente 3. junior 50 tximeleta.

4×100 Estilo probako erreleboan mutilak 3.ak izan ziren eta neskak 6. postuan heldu ziren.

Resultados

ZORIONAK KLUBEKO IGERILARI GUZTIEI IGERIKETA ASTEBURU EDER HORI EMATEAGATIK!!!!

Laudioko eskolarteko trofeoa – 2020

Pasa den urtarrilaren 25ean gure eskolarteko igerilariek Laudiora bidaiatu zuten eskolarteko trofeoan parte hartzeko.

Hartan benjaminen taldea baino ez zen joan, alebinei atsedena emate aldera datorren astean Arabako Txapelketa baitute. Txapelketak bi estilo desberdinetan berrogeita hamar metro igeri egitea eskatzen zuen eta bi probatan FINA puntuazioa gehitu behar zen.

Hauexek izan ziren urteko saridunak:

  • 1. postua: Sergio López de Ocariz, Amaia Rodríguez de Yurre, Laida Díaz de Cerio, Anttón Echevarría.
  • 2. postua: Martina Ugaldea, Beñat Abaitua
  • 3. postua: Uxuri Iza, Manex Abad
  • 2. postua: 8×50 libre probako erreleboa, igerilari alebinik ez bagenuen ere

Markak direla eta, Sergio López de Ocarizek 50 tximeleta proban 11 urteko Arabako Markarik onena egin zuen, 35.59 denbora eginda –aurreko marka 2004koa zen-.

DATORREN HITZORDUA: ALEBINEN ETA INFANTILEN ARABAKO TXAPELKETA¡¡

EmaitzakArgazkiak

2020ko Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketa

Uxue Alba eta Borja Casas, Euskal Herriko distantzia luzeko txapelketako dominadunak


Pasa den urtarrilaren 18an Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketa Lasarten izan zen, non 33 igerilari igerilekura jaurti baitziren: infantilek 2.000 metro eta junior 1, junior 2 eta seniorrek 3.000 metroko distantzia egitera. Oraingoan klubak 3 igerilari eraman zituen, Elaia Bravo neska infantila, Uxue Alba neska junior 1 eta Borja Casas mutil junior 2.

Emakumezkoentzat lehenengo aldia zen iraupen-diziplina batean lehiatzen probatzeko eta Borjak, joan den denboraldian hasita, aurten errepikatu zuen.

Klubeko emaitzak hauexek izan ziren: hiru ordezkari, bi domina eta bosgarren postu bat.

  • Uxue Alba, Euskal Herriko junior 1 txapelduna 36.56.22 denbora eginda.
  • Borja Casas, Euskal Herriko junior 2 hirugarren sailkatua, 36.27.93 denbora, eta pasa den denboraldiko marka 30 segundutan jaitsita.
  • Elaia Bravo, infantilen bosgarren sailkatua 26.04.86 denbora eginda

ZORIONAK HIRU SUPERFONDISTEI, OSO EMAITZA ONAK!!

Emaitzak

AIE liga eta alebinen ligaren laugarren jadunaldia 2019-2020

Eta urte berriarekin AIEk antolatutako probei ekiten diegu, 4. AIEren neguko 4. eta azken liga eta Arabako Foru Aldundiko alebinen 4. Liga (alebinentzat azken proba federatuekin igerilekua partekatzeko).

Oraingoan igerilari alebinek 200 estilo eta 100 bizkar probetan hartu zuten parte -ia guztietan marka pertsonalak hobetuta-, baita 4×100 libre probako emakumezko erreleboan ere. Sei igerilarik Euskal Herriko udako alebinen txapelketarako gutxienekoak lortu zituzten, ohiko igerilariek, hain zuzen – Alejandra Montejo, Uxue Navarro eta Naroa Sanz– eta beste hiruk denboraldi honetako bere lehenengo gutxienekoa egin zuten: Maienne Mtz de San Vicente, Maddi San Vicente eta Jokin Nanclares.

Lehenengo postuak honako igerilari alebin hauek bete zituzten:

  • 200 estilo: Uxue Navarro (1.a), Naroa Sanz (2.a), Alejandra Montejo (3.a) eta Maienne Mtz de San Vicente (5.a) eta Jokin Nanclares (1.a)
  • 100 bizkar: Uxue Navarro (1.a), Alejandra Montejo (2.a), Maddi San Vicente (3.a) eta Maienne Mtz de San Vicente (5.a) eta Mikel Aretxandieta (2.a)
  • 4×100 libre: bi taldek lehenengo bi postuak hartu zituzten, Naroa Sanz, Maddi San Vicente, Alejandra Montejo, Gure Abad (1.a), Uxue Ortiz Pinedo, Alejandra Gz de Segura, Uxue Navarro, Maienne Mtz de San Vicente (2.a)

Markak direla eta, Uxue Navarrok Espainiako gutxieneko marka egin zuen 200 estilo, 2.32.54 denbora eginda.

Bestalde, infantilek neguko txapelketa autonomikora joateko gutxieneko-giltza handitu zuten, hogei gutxieneko egin ondoren. Eta igerilariak hauexek izan ziren: Goretti Rubio eta Carlota Suescun nesketan eta Julen Carrascosa eta Eneko Gonzalo-Bilbao mutiletan. Talde honen marka maila ona izan zen, Euskal Herriko udako infantilen txapelketarako 13 gutxieneko eskuraturik.

Talde honetan Espainiarako zenbait gutxieneko azpimarratu behar ditugu: Laia Mateo Espainiako udakorako 50 libre proban (29.21) eta 400 libre proban (4.44.94) eta Unax García de Albéniz Espainiako negukorako eta udakorako 50 libre proban (26.14).

Igerilari junior eta absolutuak direla eta, pixkanaka neguko bigarren zikloa hobetzen dute. Izan ere, Euskal Herrirako guztira 15 junior gutxieneko eta 17 gutxieneko absolutu egin dute.

HURRENGO HITZORDUAK……, PROBINTZIA-TXAPELKETAK!!!

Emaitzak