Trofeoak

Cartel XXIV Memorial Javier Alberdi

Javier Alberdi Memoriala

Javier Alberdi Memoriala Vitoria-Gasteizen goi mailako igeriketa ikusteko aukera onenetarikoa da segur aski. Txapelketa honetan nazioko lehenego mailan dauden 5 talde elkartzen dira, Judizmendi Igeriketa Klubarekin batera.

Trofeoak kategoria guztietako igerilariak biltzen ditu. 50, 100 eta 200 metroko probetan egiten dute igeri, estilo guztietan. Bestalde, txapelketak badauka berezitazun bat: probako klub bakoitzaren igerilari bat lehiatzen da. Trofeo honetan gonbidapenaren bidez hartzen da parte.

Javier Alberdi Oar, Judizmendi Igeriketa Klubaren igerilaria izan zen berrogeita hamarreko hamarkadan. Zuzenbidean litzentziatua, 1968. urtean Klubeko presidentea –seigarrena- eta Estadio S.D.-aren gobernu organuen kidea izendatu zuten, eta karguan jarraitu zuen hil arte, 1976ko irailean, 38 urte zituela.

San Prudentzio 25 kaleko Estadio S.D.-ren igeritokiaren eraikuntza bultzatu zuen. Horrez gain, jo eta ke lan egin zuen gazteen alde eta Estadioko instalazioak zabaltze aldera.

Euskal kulturarekiko bere eskuzabaltasunak ez zuen mugarik izan eta klubean itzala utzi zuen. Hori dela eta, urtero berak nahi zuen moduan gogorarazten dugu: igerian.

Cartel Nuria Sanchiz

Nuria Sanchiz Memoriala

Nuria Sanchiz Judizmendi Igeriketa Klubeko igerilaria izan zen, trafiko istripuan hil zena nazioarteko txapelketara batera –Troyes hiri frantsesera- zihoanean. Istripu horretan gure Salva Crespo maitea ere larri zauritu zen.

Trofeoa ekainean egiten da Estadio Fundazioaren instalazioetan, goizez eta arratsaldez. Txapelketa estilo guztietako 100 eta 200 metro, eta proba konbinatuaren 200 eta 400 metro egiten dute igeri. Gainera, urtero ohiko sprint trofeoa izaten dugu, txapelketaren igerilari parte-hartzaile guztientzat zabalik dagoena.

Trofeo reyes

Errege Trofeoa

Judizmendi Igeriketa Klubaren igerilari guztiek hartzen dute parte gabonetako ohiko txapelketa honetan. Izan ere, eskolako igerilari txikienek 50 metro libre, bestelako eskolakoek 100 metro estilo eta federatuek 200 metro estilo egiten dute igeri.

Azken urteotan master kategoriakoekin eta klubaren lehengo igerilariekin ere hainbat serie antolatzen ditugu. Kategoria horretan 100 metro estilo egiten da igeri.

Txapelketaren parte-hartzaile guztiek Klubaren oparia jasotzen dute, ohiko errege erroskarekin batera.