Berdintasun-plana

BERDINTASUNERAKO PLANA

Emakumeek berandu eta nekez sartu eta hartu dute parte kirol-arloan, eta gaur egun ere, gutxiago dira jolas-, lehia- edota lan- jardunetan, baita kirol-sistema osatzen duten egitura guztietan ere. Beste arlo batzuetan gertatu den bezala, kirol-arloan ere emakumeek oztopoak eta aurretiazko ideiak gainditu behar izan dituzte. Azken horiek guztiak gizarte- eta kultur estereotipoek sortu dituzte, zeinek desberdintasuna eragin duten.

Hesi horiek guztiak gainditzen jarraitzen dugula bermatzeko, eta Arabako Foru Aldundiak eskainitako programari esker, Judizmendi Igeriketa Kluba berdintasunerako plana prestatzen ari da. Izan ere, plan hori politika paritarioak ezartzeko funtsezko tresna dugu eta garrantzi handia hartzen du plangintzan eragina duelako eta noizean behingo ekintzetatik haratago doalako.