Masters

Judizmendi IK-k master igeriketa atal bat du. Master Igeriketa eta bere filosofia zertan datzan jakin nahi baduzu, i-Natación webgunea bisitatzera gonbidatzen zaitugu eta gurekin batera uretara jaurtitzera animatuko zaituzten xehetasun asko aurkituko dituzu.

Urtero, irailean bilera bat egiten da denboraldi horretako kirol eta ekonomia baldintzen berri emateko, urte batetik bestera alda daitezkeelako.

Normalean, Judizmendi IKren masterrek prestazio hauek dituzte:

  • Euskadiko Igeriketa Federazioaren lizentzia.
  • Espainiako Igeriketa Federazioarekin Espainiako Txapelketetan parte hartzeko lizentzia egiteko aukera.
  • Istripu-asegurua entrenamenduan eta lehiaketan.
  • Judizmendi IK Ipar Master Ligara afiliatutako taldeen artean dago (urteko 8 jardunaldi), beraz, bertan izena ematea doan da igerilarientzat.
  • Espainiako Txapelketetan, probetarako izen-emateak Judizmendi IKk egiten ditu.
  • Entrenatzailearekin taldeko entrenamenduak egitea astean behin.
  • Entrenamendu pertsonalizatuak izatea.
  • Lizentzia egin ahal izateko nahitaezko azterketa medikoa egiteko baldintza bereziak, baita ere klubaren hurbileko fisioterapeuta batekin.

Baldintza ekonomikoak kontsultatzeko, jarri gurekin harremanetan webguneko formularioaren bidez.

CN Judizmendin igeri egiteko baldintzetako bat klubeko bazkide izatea da. Urteko kuota 10 eurokoa da.