Lucía Quintana. Psikologoa

Lucía Quintana
Lucía Quintana. Psicología Deportiva

Kirolariaren osoko prestakuntzaren barruan buruko entrenamendua sartzen da, entrenamendu fisikoaren eta tekniko-taktikoaren osagarri moduan. Diziplina horren barruan hainbat alderdi lantzen dira, hala nola, motibazioa, konzentrazioa, bistaratzea edo lesioen prebentzioa.

Urtearen hasieratik Klubak Lucía Quintana (www.luciaquintana.es) kirol psikologoa badu lagun. Lankidetza horrekin laguntza eta aholkularitza psikologikoaren lanbide-figura izan nahi dugu, edozein kirolariren prestakuntza integralean garrantzitsua delakoan.

Hura lagun, buruko entrenamenduaren bitarteko kirol errendimenduaren hobekuntza ez ezik, zenbait alderdi ere lantzen ari gara, gure igerilarien ongizate psikologikoaren aldekoak.

Halaber, gure igerilari eta entrenatzaileekin egiten du lan, onarritik bertatik kirolariaren prestakuntza-lana indartze aldera.

Klubak oso positibotzat jotzen du lankidetza hori, gure kirolarien prestakuntzaren beste alderdi bat barne hartzen duelako: kirol praktikaren ongizate psikologikoa.