APDEMA

2009/2010 denboralditik hona, APDEMAk (Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea) eta Judizmendi Igeriketa Klubak lankidetza hitzarmena daukate, maiz entrenatu eta igeri egiten duten elkarte horretako pertsonek txapelketetan parte hartzeko, Klubeko koloreak defendatuz.

Klubeko kideak dira, betebehar eta eskubide guztiak izanda, hau da, gaineko igerilariek bezalako betebeharrak betetzen dituzte, eta horrek aukera ematen die Arabako Igeriketa Federazioan eta Errege Trofeoko probetan parte hartzeko.

Igerilari hauen arduraduna, John Mulvey, “elkarte” hau gure organigramaren barruan egoteko erantzulea dugu eta harro sentitzen gara horregatik. Berak idatzi du honako dokumentu hau:

Judizmendi Igeriketa Klubean ere aritzen diren Apdemako igerilariei buruzko laburpen txikia.

Ia igerilari hauek guztiak txiki-txikitan hasten dira uretako ingurunean, urte bat dutela, bere hainbat ezintasuni laguntzen die eta.

Bizitza honetako gauza guztiak bezala, gorabeherak izaten dira eta igerilari hauei dexente nabaritzen zaie, bai barne faktore guztiengatik (bere ezintasunekoak), bai kanpo faktoreengatik (gurasoen kompromezua, erakundeak, eta abar).

Aurtengo urrian 25 urte beteko ditut beraiekin lanean; beraz, ulertuko duzuenez, duela luze lana izateari utzi zion, persona- eta lan- mailan betetzen nauen beharra bihurtzeko.

Gainerakoekin alderatuta persona desberdinak dira, lanerako ahalmen handikoak, ikasteko ilusionatuta eta ume “arruntak” ematen saiatzen direnak. Honek, dudarik gabe, ezarri ditugun helburu guztiak lortzera eraman ditu, bikain, gainera.

Azkenik, eta urte askoren ondoren, txapelketa ofizialetan tokia dugu, Judizmendi Igeriketa Klubak egun batean egin zigun eskaerari esker. Hor estimatuak eta maitatuak sentitzeak ilusioa mantentzen laguntzen digu, askotan eta hainbeste urteren ostean kostatzen bazaigu ere.

Judizmendi Igeriketa Klubaren barruan egoteak hainbat abantaila ematen digu: emozio- eta gizarte- onuraz gain, kirol arloan urteko hiru txapelketetan parte hartzetik, hirukoiztera pasatu gara, gure igerilarientzat oso motibagarria izanik. Jakina, entrenamendua txapelketarekin konpentsatu behar da, etengabe ebaluatu eta sasoi onean dauden uneoro jakite aldera.

Hau guztia ez da hutsetik ateratzen, gure igerilari gehienek ordubete, bost egunetan asteko, entrenatzen dira, batez beste 2200 metro egiten dituzte eta batez besteko bere asistentzia inoiz ez da %97tatik jaisten. Bestalde, beraientzat kirol hau hobeak izateko modua edo behintzat ezintasunik gabeko pertsonak emateko era izaten da. Konstantzia, ilusioa eta hobetzeko grina errazago gizarteratzeko saria.

Bukatzeko, agian niri baino ez zait iruditzen, baina uste dut Judizmendiko kamiseta janzten dutenean, altuago, indartsuago, politago, laburbiduz… HOBEAK sentitzen direla;

Agur
John Mulvey

judizmendi-reyes-2014