Ur irekiak

Sail hau 2021ean sortu zen, ur irekietako igeriketako masterreko igeriketa-eskariaren ondorioz. Izan ere, igeriketa ingurune urtar naturalean, igerilekuetatik kanpo -adibidez, ibai, laku, urtegi, itsaso edo ubideetan- egitea gustuko duten 20 urteko edo gehiagoko pertsonei zuzenduta dago.

Asmoa da programazio espezifiko bat izango duen talde bat sortzea, astean behin entrenatzaileekin batera entrenatzeko, klub gisa edo banaka lehiaketetara joan ahal izateko: zeharkaldietara eta/edo txapelketa ofizialetara.

Entrenamenduetan ur irekietako igeriketaren ezaugarriak, teknika espezifikoa eta segurtasuna lantzen dira. Era berean, zeharbideetan eta/edo lehiaketetan parte hartzeko prestatzen da. Entrenamenduak Mendizorrotzako igerilekuetan izaten dira, larunbat goizeko 8:00etatik 9: 30era.

Baldintza ekonomikoak kontsultatzeko eta informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez gurekin harremanetan webguneko formularioaren bidez.

Judizmendi IKn igeri egiteko baldintzetako bat klubeko bazkide izatea da. Urteko kuota 10 €-koa da.