Eskolartekoak entrenamenduetara berriro

Posta elektronikoz jakinarazi genuen bezala, jarduera eskolartekoen taldera itzuliko da. Taldeak ondo ibiltzeko, zehatz-mehatz jarraitu behar dira Judizmendi – Eskola-kirola CN 19 KOVID-PREBENTZIO- eta JARDUERA-PROTOKOLOA eta protokolo hori onartzeko gutuna.

Gogoan izan seme-alabekin batera irakurri behar duzuela, puntu hauek bereziki azpimarratuz:

3.1. Entrenamenduetan jarduteko arauak
3.2. Entrenamenduak

Entrenamenduak hasi ahal izateko, ezinbestekoa izango da protokoloa onartzeko gutuna sinatuta eta pdf formatuan bidaltzea.

Igeriketa-eskola: Uretara bai, baina kontu handiarekin

Igeriketa-eskolako ikastaroak laister hasiko dira, baina hasi aurretik jarraitu beharreko protokoloa ezagutu behar da, eta hori betetzeko konpromisoa hartu formulario honetako datuak betez. Hori egin aurretik, segi irakurtzen.

SARS-CoV-2 birusaren ondorioz igerilekuetan dagoen arrisku nagusia ez da ura. Arrisku nagusia beste pertsoneekin konturik gabe egotea da, gutxieneko segurtasun-distantziak errespetatu gabe, eta erabilera komuneko objektuekiko kontaktua, transferentzia-mekanismo gisa erabil daitezkeenak.

Horregatik, denok gomendio batzuk bete behar ditugu. Dokumentu honetan ikus ditzakezu: Covid-19ren aurkako gomendioak

Eta horiek betetzeko, hona hemen jarraibideak: instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko protokoloa

Gure bideoa ikustea eta umeei erakustea ere gomendatzen dizugu.


Informazioa behar bezala jaso baduzu, ados zaude eta betetzeko konpromisoa hartzen duzu. Mesedez, bete formularioa zure datuekin, horren berri izateko.

Eskerrik asko eta animo handia. Hau martxan jartzen da, lagun iezaguzu jarraitzen.

Gurekin lan egin nahi duzu?

Denboraldi berriaren etorrera planifikatzen ari gara, gauden gizarte-esparruaren barruan, eta ziurrenik igeriketaren munduan sartzeko gogoa duen jendea beharko dugu. Prestakuntza edo esperientzia dela-eta profil hauetakoren bat baduzu eta nahi baduzu, zure curriculuma e-mailez bidal dezakezu lan@cnjudizmendi.com

  • Igeriketako monitorea
  • Entrenatzailea
  • Kirol-klub bateko administrazio-kudeatzailea

Anima zaitez! Zure zain gaude!