1ª jornada de la liga escolar DFA 2019-20202

Benjaminen debuta AIE eskolarteko ligaren 1. jardunaldian

Pasa den asteburuan gure benjamin “txikitzarrek” 19-20 denboraldia hasi zuten AIE benjaminen ligaren lehenengo jardunaldian.

Kategoriako formatu berrian benjamin kategoriako 9 eta 11 urte bitarteko gure igerilariak lehiatu ziren honako proba hauetan: 100 libre, 200 estilo, 100 bular eta 4×50 bular probako errelebo mistoa.

Horietako askorentzat lehenengo aldia zen lehian eta urduri, baina ilusio handiz eta emaitza onez hartu zuten parte.

Lurralde osoan parte-hartzaile gehien izan zituen kluba izan ginen, emakumezko zein gizonezko kategorian.

Lehenengo postuak igerilari hauexek hartu zituzten:

  • 100 Libre: Antton Echevarría (1.a), Sergio López de Ocariz (2.a) , Peio Juaristi (3.a), Jon Ayastuy (4.a) eta Laida Díaz de Cerio (1.a), Martina Ortega (3.a) eta Martina Ugaldea (5.a)
  • 200 estilo: Peio Juaristi (1.a), Sergio López de Ocariz (2.a), Antton Echevarría (3.a) , Beñat Pipaón (4.a), Jon Ayastuy (5.a) eta Laida Díaz de Cerio (1.a), Martina Ugaldea (2.a), Martina Ortega (3.a), Maialen Ros (4.a) eta Miren Calleja (5.a)
  • 100 bular: Markel Martínez de San Vicente (1.a), Argider Marimón (2.a), Oier Fernández de Retana (4.a), Nora Durana (4.a) eta Nahia Andrés (5.a)

Bestalde, 4×50 bular probaren errelebo mistoan, bi erreleboetan kluba lehenengo postuan geratu zen:

  • 1. postua: Martina Ugaldea, Beñat Pipaón, Laida Díaz de Cerio, Sergio López de Ocariz
  • 2. postua: Nahia Andrés, Argider Marimón, Sara Bidaurratzaga, Jon Ayastuy

HASIERA EDERRA BENJAMINENTZAT ETA DATORREN ASTEAN BERRIZ ALEBINEK ETA FEDERATUEK ERRELEBOA HARTUKO DUTE LIGAREN 2. JARDUNALDIAN ETA 25 METROKO IGERILEKUAN ESPAINIAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN!!!

Emaitzak